'BioBx' ekimenak Bilboko eta Bordeleko gazte sortzaileak lotuko ditu

Bizkaie! 2014-01-16 17:09   kulturbiz

Bizkaiko uriburuko eta Bordeleko gazte sortzaileak batuko ditu BioBx ekimenak, Mugarik gabeko sormen digitala lemapean. Zazpi gazte bilbotar eta beste hainbeste gazte bordeldar lotuko ditu egitasmoak.

Bizkaiko uriburuko eta Bordeleko gazte sortzaileak batuko ditu BioBx ekimenak, Mugarik gabeko sormen digitala lemapean. Zazpi gazte bilbotar eta beste hainbeste gazte bordeldar lotuko ditu egitasmoak.

Bilboko Udalak eta Akitania-Euskadi euroeskualdeak sortu dabe BioBx, Bilboko eta Bordeleko gazte sortzaile, teknologo, artista eta ekintzaileen artean loturea sortzeko helburuagaz. Bilboko Udaleko Gazteria, Euskera eta Kirol Sailak jakinarazo dauenez, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzinoagaz, Bilboko Gazteen Gaietarako Zerbitzuaren lan arloaren barruan dago ekimena. Bilboko gazteen eta Europako gazteen artean hartu-emonak errazteko lanean dabil hau zerbitzuau.

Mugarik gabeko sormen digitala proiektuak sound design eta oihal elektronikoak lako arloekaz egindako sormen-lanak abangoardiako tresnakaz -3D inprimagailuak eta Do It Yourself Arduino hardwarea- zabalduko ditu.

Teknologia digitalen sormena sustatzeko abiarazotako Gaztea Tech eta Maker Taldea programetako partaideen artean aukeratutako zazpi gazte bilbotarrek egingo dabe behar Bordeleko zazpi gaztegaz, Lab interaktibo ibiltaria eta webgunea sortzeko. Aplikazino horretan mapa bakarrean agertuko dira Bilbo-Bordele ardatzeko gazte guztientzat interesgarriak diren sormen espazioak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu