Hemen da 2014ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa

Bizkaie! 2014-01-20 10:50   Bertsolaritzea

Auzolanean, lehiarik ezean eta izaera kolektibo eta herrikoian oinarrituta, zezeilaren 1etik apirilaren 5era bitartean izango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 15 eta idatzizkoan 21 talde izango dira aurten, 300 lagun inguru, hain zuzen. Hirugarrenez, Arabako bertsolaritzea astintzea dau helburu Kuadrilla Artekoak.

Joandako zapatuan, Agurainen, aurkeztu eben 2014ko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa. Igaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau. Aurreko bi edizinoetatik bi aldaketa nabarmentzeko: lehiarik bakoa eta autogestionatua izango da aurten.

Auzolanean, lehiarik ezean eta izaera kolektibo eta herrikoian oinarrituta, zezeilaren 1etik apirilaren 5era bitartean izango da aurtengo edizinoa. Bat-batekoan 15 eta idatzizkoan 21 talde izango dira aurten, 300 lagun inguru, hain zuzen. Hirugarrenez, Arabako bertsolaritzea astintzea dau helburu Kuadrilla Artekoak.

2010eko Arabako Bertso-kuadrilla artekoa mugarri bat izan zan Arabako bertsolaritzearentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimenak antolatu dira bertan. Aurten hirugarrenez ospatuko da Arabako Bertso-kuadrilla artekoa eta orain arteko bidean sakontzea izango dau helburu, Arabako bertsolaritza mobimentua saretu eta indartzeko.

Aurten lehia izaera kenduta dator Kuadrilla Artekoa. Beraz, parte-hartzea sustatzeko asmoz, sailkapenik ez da izango, eta apirilaren 5eko azkeneko saioa ez da finala izango, topaketea baino. Kuadrilla Artekoan izango diran talde guztiek hartuko dabe parte bertan. Holan, aurten kuadrilla guztien izaera eta egoerara egokituko da ekimena.

Bat-batean izango diran taldeak autogestionatuak izango dira, eta talde bakotxak erabagiko dau zenbat saio antolatu nahi dituan eta saioak ze formatu izango dauen. Euren ardurea izango da taldekideak eta baliabide teknikoak lortzea eta antolatzen dituen saioen barri herrian edo eskualdean emotea.


34 talde

Denetara, 34 talde inguru izango dira aurten. Bat-batean 15 taldek hartuko dabe parte eta idatzizkoan 19ek. Kuadrilla Artekoaren izaera herrikoia bultzatzeko asmoz, bertsotan egitea, sortzea izango da helburua, eta ez bertsolariak plazaratzea. Herritik abiatutako bertsozaletasuna sustatuko da eta herriko bertsolariak balorau, bertsolaritza mobimentuaren izaera kolektibotik abiatuta. Talde bakotxean bertsolariez gan bertsozale, gai-jartzaile eta bertsolaritzan ezinbesteko diran hainbat kidek hartuko dabe parte: grabatzaileak, sukaldariak, trikitilariak… Danetara, 10-13 kideko taldeak izango dira bat-batean, 150 lagun inguru. Bertsolarien eta bertso-eskolen arteko hartu-emonak sendotzea da asmoa, eta baita belaunaldi desbardinak hartu-emonetan jartea be.

Idatzizkoan, barriz, 19 taldek emon dabe izena: bertso-eskolak, gazte asanbladak, euskaltegiak…


Zezeilaren 1tik apirilaren 5era

Aurtengo Kuadrilla Artekoak 20 saio izango ditu. Zezeilaren 1ean izango da lehenengo saioa eta apirilaren 5eko topaketeagaz borobilduko da. Herri askotatik pasauko da herriak eta eskualdeak aktibetako helburuagaz eta, zaletasuna bultzatuz, bertso-eskola eta talde barriak sortzeko asmoz.

Informazino guztia www.bertsozale.com/araba webgunean dozue.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu