Txapelketearen sintonian, Hitzetik Hortzeran
2026-10-02 12:36 BertsolaritzeaLekeitioko eta Donapaleuko bertsoaldiak be eskainiko ditue.
Lumi taldeak sortu dau 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketearen sintonia. Nahia Zubeldia Arozenak eta Manu Matthys Dottaxek osotzen dabe taldea, eta asteon Zubeldiagaz batuko da Mirari Martiarena, Txapelketearen sintoniaren sormen prozesua gertutik ezagutzeko.
Aurtengo sintoniaren egileetako bat alkarrizketatzeaz gan, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako lehen sintonia sortu eban Iñaki Salvador musikariagaz be alkartuko dira. 1993ko Txapelketarako sortu eban Salvadorrek sintonia eta orduko esperientzia gogoratzeaz gan, musikariek enkarguz egiten dituen sormen lanak be jorratuko ditue.
Lekeitioko eta Donapaleuko bertsoaldiak
Donapaleun, barriz, Eneko Lazkoz Martinez, Iñaki Viñaspre Simon, Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran Barandiaran, Saioa Alkaiza Guallar eta Sarai Robles Vitas ibiliko dira kantuan, eta Xalbat Alzugarai Etxeberri ibiliko da gai-jartzaile lanetan.
Hitzetik Hortzera, domekan, 15:00etan, ETB1en.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
