Julio Sotok irabazi dau Tolosan
2026-10-05 08:03 BertsolaritzeaTolosako Usabal kiroldegian jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako bosgarren saioa.

Ganezka. Holan egon da Tolosako Usabal Kiroldegia: 1300 bertsozaletik gora. Zozketeak erabagitako ordenean sartu dira Imanol Artola Arretxe 'Felix' gai-jartzailearen atzetik sei bertsolariak oholtzara:
- Unai Mendiburu Valor.
- Eli Pagola Apezetxea.
- Amaia Iturriotz Etxaniz.
- Oihana Bartra Arenas.
- Aitor Servier Etxexuri.
- Julio Soto Ezkurdia.
Ariketaz ariketa puntuak batuz, Julio Soto Ezkurdia izan da puntu gehien batu dituan bertsolaria, 683 puntu. Saioa irabazita, Miarritzen kantauko dau Sotok zemendiaren 14an. Beste bost bertsolariak zain egongo dira finalaurrekoetan nork kantauko duen jakiteko.
Hona hemen saioko zehetasunak. Holan geratu dira puntuazinoak:
Julio Soto Ezkurdia____________683
Amaia Iturriotz Etxaniz_________651.5
Eli Pagola Apezetxea___________639
Aitor Servier Etxexuri__________638
Unai Mendiburu Valor__________633.5
Oihana Bartra Arenas__________632.5
Aurreko saioetan legez, zazpikote hau arduratu da bertsoei puntuak jarteaz: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero. Idazari lanak, barriz, Aratz Irazustabarrena Garmendiak eta Nerea Goñi Begiristainek egin ditue dira.
Datorren astean, lehenengo faseko azken saio biak
Gotaine-Irabarnen jokatuko da zapatuan, hilaren 10ean; domekan, barriz, Agurainen. Lehenengo faseko azken bi saioak 17:00etan hasiko dira; ateak, barriz, 16:00etan edegiko ditue. Sarrerak oraindino badagoz www.bertsosarrerak.eus atarian. Bestela, saioen egunean bertan leihatilea 15:30ean zabalduko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
