Saioa Alkaiza nagusi Donapaleuko saioan
2026-10-05 07:55 Bertsolaritzea450 lagunetik gora batu dira.
Donapaleuko Airetik gelan jokatu da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako lehenengo faseko laugarren Saioa eta bihar jokatuko da bosgarren saioa, Tolosako Usabal kiroldegian. Giro beroan, 450 lagunetik gora batu dira. Xalbat Alzugarai Etxeberri gai-emoilea izan da oholtzara heltzen lehenengoa eta, haren atzetik, sei protagonistak:
- Maider Arregi Markuleta.
- Sarai Robles Vitas.
- Eneko Lazkoz Martinez.
- Oihana Iguaran Barandiarán.
- Iñaki Viñaspre Simon.
- Saioa Alkaiza Guallar.
Ariketa puntuagarri guztiak amaitu ondoren, Saioa Alkaiza Guallar izan da puntu gehien batu dituan bertsolaria, 683 hain zuzen. Beraz, Larraun-Lekunberriko finalaurrekoan kantauko dau Alkaizak urriak 24an. Gaurko beste bost bertsolariek puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoetara sailkatzeko aukerea.
Holan geratu dira puntuazinoak:
Saioa Alkaiza Guallar_____________683
Oihana Iguaran Barandiaran_______672.5
Maider Arregi Markuleta__________659
Eneko Lazkoz Martinez___________624.5
Iñaki Viñaspre Simon____________613.5
Sarai Robles Vitas_______________600.5

Lehenengo fasetako beste saioetan bezela hurrengo epaile taldea ibili da lanean: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanak Itxaro Juaristi Olaetxeak eta Ainhoa Goñi Castañaresek egin ditue.
Kontuak kontu, lehenengo faseko hurrengo saioa Tolosan jokatuko da bihar, hilak 5, arratsaldeko 17:00etatik aurrera. Saiorako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dagoz salgai; Tolosan bertan, 15:30ean zabalduko da txarteldegia.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
