Sarrerak agortuta, Ane Labaka nagusitu da Lekeition

Bizkaie! 2026-09-28 07:56   Bertsolaritzea

Santi Brouard kiroldegia ganezka egoala jokatu da hirugarren saioa.



Ia 1000 lagun batu dira lehenengo faseko hirugarren saioan. Idoia Anzorandia Kareagak egin ditu saioaren gidari lanak eta haren ondoan egon dira sei bertsolariak oholtzan, zozketeak erabagitako ordenan:

  • Eneritz Artetxe Eizagirre.
  • Maddalen Arzalluz Antia.
  • Ane Labaka Mayoz.
  • Aitor Bizkarra Ruiz.
  • Aroa Arrizubieta Barredo.
  • Aner Peritz Manterola.

Ariketa puntuagarriak egin ostean, Ane Labaka izan da puntu gehien batu dituan bertsolaria, 681 puntu. Holan, Gernika-Lumon kantauko dau, zemendiaren 7an. Ganerako bertsolariek puntuazinoaren arabera izango dabe finalaurrekoetara sailkatzeko aukerea.

Puntuazinoak:

  • Ane Labaka Mayoz________________681
  • Aner Peritz Manterola___________679
  • Maddalen Arzalluz Antia_________677.5
  • Aitor Bizkarra Ruiz_____________676
  • Eneritz Artetxe Eizagirre_______646
  • Aroa Arrizubieta Barredo________616


Lehenengo fasea epaitzeko lana daben zazpikotea ibili Lekeition be puntuazioa jarten: Aitor Jimenez Tolosana, Bakarne Urreaga Etxeberria, Iban Thicoipe, Jon Diaz de Mendibil Sarasti, Mirari Azula Aurrekoetxea, Miriam Juaristi Urizar eta Unai Muniain Caballero. Idazkari lanak, barriz, Itxaro Juaristi Olaetxea eta Itziar Basterretxea Olarreagak egin ditue.

Datorren astean, beste saio bi

Lehenengo faseko hurrengo saio biak datorren astebugoienean jokatuko dira Donapaleun (urriaren 3an) eta Tolosan (urriaren 4an), 17:00etatik aurrera. Saioetako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian dagoz salgai; egunean bertan, 15:30ean zabalduko da txarteldegia.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu