Tailerrak, berbaldiak, erakusketak eta irakurle taldeak, Bizkaiko Foru Liburutegiaren 2014ko egitarauan
2014-01-22 14:37 kulturbizZazpi mila lagun baino gehiagok hartu eben parte igaz Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatutako berbaldi, ikastaro, topaketa eta bestelako jardueretan. Aurten be eskaintza zabala atondu dabe, zezeiletik abendura arte. Jarduera guzti-guztiak debalde dira.
Zazpi mila lagun baino gehiagok hartu eben parte igaz Bizkaiko Foru Liburutegiak antolatutako berbaldi, ikastaro, topaketa eta bestelako jardueretan. Aurten be eskaintza zabala atondu dabe, zezeiletik abendura arte.
Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak emon dau egitarauaren barri, liburutegian bertan. Herritar guztiei zabalik dagon gune irekia da Foru Liburutegia, Ariztondoren esanetan. Espazio aktiboa be badanez, eskaintzea erabiltzaileen eretxi eta balorazinoen arabera aldatu eta moldatu dala adierazo dau. Jarduera guzti-guztiak debalde dira. Hektor Ortega eta Jesus Muñizen Begoña: eleizea eta eleizatea berbaldiak hasiko dau egitaraua, urtarrilaren 23an, 19:00etan.
Aurtengo egitarauko jarduerak banan-banan azañldu ditu. Hiru tailer eskainiko dira: Komikiaren munduko hastapena, Dani Maiz (euskeraz) eta Iñigo Estebanen eskutik; Literatura creativa, Enrique Perezegaz; eta, Mujeres y literatura, XIX. mendeko idazle iparamerrikarren ganean, Josune Muñozen zuzendaritzapean.
Irakurle talde bi izango dira aurten be, bata euskeraz eta bestea gaztelaniaz. Ivan Repilak, Txani Rodriguezek eta Julen Gabiria dira gidariak. Literatureaz gozetako ekintzak prestauko ditue, irakurgaiak komentau, esatrerako. Horrezaz gan, hainbat literatura topaketa egingo dira, bai euskeraz bai gaztelaniaz. Halanda ze, Jasone Osoro, Xabier Olaso, Julen Gabiria, Arrate Egaña, Raquel Alzate, Espido Freire eta Mikel Alvira izango dira, besteak beste, barriketaldion protagonistak.
Apirilaren 23an, Liburuaren Nazinoarteko Egunean, Bizkaidatz lehiaketearen sariak banatuko dira. Eta urrian zazpigarren edizinoa hasiko da. Irakurzaletasuna bultzatzen behar egiten daben personentzako saio bi antolatu ditue apirilean.
Berbaldiei jagokienean, Los cuentos encartados de Trueba liburuaren aurkezpena egingo dau Seve Callejak, maiatzean, eta Janire Estebanezek Te quiero pero no más que a mi vida izenburuakoa emongo dau, Emakumeen Kontrako Indarkerria Desagerrarazoteko Nazinoarteko Egunean, zemendiaren 25ean.
Hiru erakusketa egongo dira Foru Liburutegian, lehenengoa, Literatura eta futbol jaialdia; bigarrena, Gorbeia, historia eta kultura; eta azkenengoa, Bizkaiko auzoko ikastolak (1920-2014).
Udako liburutegia garagarrilaren 1ean edegiko da aurten, familia guztiarentzako jarduerak eskainiz. Igaz, 4.000 lagun hurreratu ziran ekintza honetara.
Egitarauaren inguruko informazino gehiago, ordutegiak, izena emoteko epeak eta abar, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!