Lurralde-antolamendua eta hizkuntzearen arteko hartu-emonak lehen mailaka ekarteko deia
2014-01-17 14:52 Euskerea berbagaiAntolatzaileak pozik dagoz jardunaldiak sortarazo dauen interesagaz eta konpromisoa hartu dabe ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazinoa) izeneko tresnea zehazteko, bigarren jardunaldi batean aurkezteko.
200 persona baino gehiagok parte hartu dabe Gipuzkoako Foru Aldundiak, UEMAk, Kontseiluak eta UEUk antolatu daben Hizkuntza eta Lurraldea. Lurraldea eta Hizkuntza jardunaldian. Bertan, lurralde-antolamenduak eta urigintzeak hiztun-komunidadearengan dauen eragina aztertu dabe. Euskal Herriko kasu batzuk ezagutzeaz gan, Aland Uharteak, Flandria eta Galeseko ordezkariak be entzuteko aukerea izan da. Antolatzaileak pozik dagoz jardunaldiak sortarazo dauen interesagaz eta konpromisoa hartu dabe ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazinoa) izeneko tresnea zehazteko, bigarren jardunaldi batean aurkezteko.
Ondokoak dira jardunaldiaren ondorio eta erronkak:
1. Ondorioa. Arnasguneak ez dira herri euskaldunak bakarrik, baina arnasguneen multzoan oso azpimultzo garrantzitsua dira, euskerearen erabileraz eta hegemoniaz beteten dituen baldintza horreez gan, euskerearen transmisinoa edo sozializazinoa modu bete-betean egiten dabelako, horrek kualitatiboki dauen garrantziagaz.
1. Erronkea. Politika publiko guztietan hizkuntzearen zeharlerrotasuna kontuan hartzeko eskatzen deutsegu Administrazino guztiei.
2. Ondorioa. Lurralde-antolakuntzea eta urigintzea ez dira neutroak eta eragin zuzena dabe berezko hizkuntzan. Euren eragina ez da inoiz kontuan hartu Euskal Herrian: lurralde-antolakuntzako araubideak ez deutso arretarik jarri.
2. Erronkea. Eragin hori aztertzea, alde kuantitatibotik eta alde kualitatibotik:
2.1- Azterketa kuantitatiboa (zenbat): Ikerketa zehatz eta objektibo bat egitea, datuen bidez frogatzeko urigintza-hazkundearen (etxebizitza barrien) eta euskerearen galerearen arteko hartu-emonak.
2.2- Azterketa kualitatiboa (zelan): Ikerketa bat egitea aztertzeko Euskal Herriko urigintza-eredu(ar)en (etxebizitza-poligonoak, suburbanizazinoa, zonifikazinoa, merkataritza-zentro handiak, azpiegiturak) eta euskerearen galerearen arteko hartu-emonak.
Euskal Herriko lurralde-antolakuntzearen eta urigintzaren alorretatik konturatu behar dira ezin dabela kultura-ondareaz eta tokiko identidadeaz ganoraz berba egin euskerea (eta euskal hiztunen komunidadea) kontuan hartu barik.
3. Ondorioa. Europako beste herrialde batzuetan aspalditik dagoz kezkatuta gai honegaz (urigintzearen eta hizkuntzearen arteko hartu-emonakaz).
3. Erronkea. Beste herrialde horreekaz hartu-emonak lantzea, eredu teoriko eta praktiko eragingarrien bila.
4. Ondorioa. Egungo ordenamendu juridikoak ez deutse beharrezko atentzinoa jarri izan hizkuntza eta lurraldearen arteko hartu-emonei. Batzuetan, gainera, aurrerapausuak emon nahi izan diranean (UEMA), auzitegiek oztopo juridikoak jarri ditue.
4. Erronkea. Hizkuntza-politika territorializetea, hau da, lurraldetasun-printzipioari begira jartea eta gaia Euskal Herriko politikearen agendan sartzea, gitxienez EAEko lurralde- antolakuntzako tresnetan (Lurraldea Antolatzeko Gidalerroetan eta Lurralde Plan Partzialetan, bereziki) kontuan har daiten.
5. Ondorioa. Egungo paradigmek mugak ditue euskal komunidadea osorik babesteko eta indarbarritzeko.
5. Erronkea. Hizkuntzea babesteko paradigma barrien bila, ingurumenaren alorrean baliogarriak izan diran tresnak aztertu behar dira, eta, ahal dala, erabili.
6. Ondorioa. Gaia sozializau edo gizarteratu behar da. Jentea kontzientziau eta jenteagaz landu. Arriskuez ohartarazoz, baina baita aukerez eta indargune posibleez be.
Azken erronka eta konpromisoa: Jardunaldiotako antolakuntzeak eta batzorde akademikoak konpromisoa hartzen dogu ELE (Eragin Linguistikoaren Ebaluazinoa) izeneko tresnea definiduteko, eta bigarren jardunaldi batzuetan aurkezteko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!