Lekeitioko Udako Arte Erakusketan parte hartzeko epea edegi dabe

Bizkaie! 2014-01-16 11:55   Kulturea

Hasi da martxan Lekeitioko Kultur Kaia ekimena. Daborduko zabalik dago Udako Arte Erakusketan izena emoteko epea. Apirila hasieran argitaratuko dabe onartuen zerrendea.

Hasi da martxan Lekeitioko Kultur Kaia ekimena. Daborduko zabalik dago Udako Arte Erakusketan izena emoteko epea. Apirila hasieran argitaratuko dabe onartuen zerrendea.

Martiaren amaieran zarratuko dabe Udako Arte Erakusketearen izen-emotea. Arlo desbardinetako artistengana heldu nahi dau ekimenak, arte aniztasunaren isla izan daiten, adierazo dabe Lekeitioko Udaleko iturriek.

Udako Arte Erakusketan parte hartzeko bide bi dagoz, bata Lekeitioko Kultur Etxera hurreratzea, eta bestea, kultura@lekeitio.com helbidera idaztea. Artistek euren lanen argazkiak eta dokumentazinoa bialdu behar ditue, biografia eta erakusketearen azalpena. Ostean, Lekeitioko Udal Kultur Erakundeak egingo dau proposamenen balorazinoa.

Apirilaren hasieran onartuen eta baztertuen zerrendea aurkeztuko da. Zozketa baten bitartez aukeratuko dira parte-hartzaileak. Lehentasuna izango dabe lekeitiarrek eta eskualdekoek, nabarmendu dabe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu