EHUk Albert Camus gogoratuko dau Bizkaiko campusean, erakusketa digital eta interaktibo bategaz

Bizkaie! 2014-01-21 10:30   Kulturea

Bilboko Institut Français erakundearen eta Kulturbasque programearen arteko alkarlanaren emoitzea dan erakusketeak Camusen jaiotzearen mendeurrena ospatu nahi dau. Horretarako, bere bizitzea eta obrea landuko dituan erakusketa digital eta interaktiboa izango dabe eskuragarri QR kodigoa irakurteko gailua daben eskuko telefonoaren jaubeek.

Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campuseko Kulturbasque programeak Albert Camus idazle frantsesaren bizitzari eta obreari buruzko erakusketa digital bat antolatu dau urtarrilaren 20tik, zezeilaren 20ra bitartean. Erakusketea Bizkaiko campuseko lau gune desbardinetan ikusi ahal izango da: Bizkaia Aretoan (Abandoibarra, 3. Bilbao), Esperientzia Geletan (Espainiako Bankua,2. Bilbao), Meatze eta Herri Lan Injinerutza Eskolan (Rafael Moreno Pitxitxi, 2. Bilbao) eta Biblioteka Nagusian (Sarriena Auzoa, s/n. Leioa).

Bilboko Institut Français erakundearen eta Kulturbasque programearen arteko alkarlanaren emoitzea dan erakusketeak Camusen jaiotzearen mendeurrena ospatu nahi dau. Horretarako, bere bizitzea eta obrea landuko dituan erakusketa digital eta interaktiboa izango dabe eskuragarri QR kodigoa irakurteko gailua daben eskuko telefonoaren jaubeek. Kontuak kontu, entzuteko eta irakurteko hainbat idazlan izango dira eskuragarri.

Gainera, Leioako guneko Biblioteka Nagusiak Albert Camusen hainbat libururen aukeraketa bat egingo dau, bai irakasleek eta ikertzaileek zein ikasleek edo administrazino zerbitzuetako langileek idazlearen lanakaz gozau deien.

Era berean, beste bi ekitaldi be egingo dira Bizkaia Aretoan: batetik, zezeilaren 10ean, EHUko Frantses Filologiako irakaslea dan Rosa de Diegoren Belaunaldi baten kontzientzia berbaldia; eta, bestetik, zezeilaren 12an, Camusen bizitzan oinarritutako Jean Danielen Zoriontasunaren tragedia filmaren proiekzinoa.

Albert Camus 1913ko zemendiaren 7an jaio zan Mondovin, orduko Aljeria frantsesean, eta I. eta II. Mundu Gerrak bizi izan zituan. Bere bizitzea eta obrea XX. mendea ulertzeko ezinbestekoak dira. 1957an Literaturako Nobel saria jaso eban.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu