Bilboko Udalak XVII. Zirkualde - Zirkuko-arteen Jaialdia atondu dau

Bizkaie! 2026-09-11 07:50   Kulturea

Errekalde auzoan egingo da irailaren 17tik 19ra.

Zirkualde da Euskadin zirkuko arteei eskainitako ekitaldi bakarra eta lehentasunen artean kultura-programazino egonkorra, plurala eta kalidadekoa finkatzea dago, bai eta uriko barrutietan kultura-jarduerak deszentralizetan jarraitzea be.

Jaialdian parte hartzen daben hiru konpainia, La Côte Folle okzitaniarra, Cía Totaperdra katalana eta Edu Manazas aragoiarra, EKO – Pirineos de Circo proiektutik datoz, eta Bilboko Udala proiektu horretako bazkide da. 2024-2027 aldirako mugaz gaindiko lankidetza-proiektu europarra da eta aukerea emoten deutse artistei hainbat sorkuntza-gunetan egoitzak egiteko, euskarri ekonomikoa eskaintzeaz gan.

Jaialdian El Fango Kiroldegiak Dantza Bertikalaren IV. Topaketea hartuko dau. Bertan, irailaren 17an, eguenean, aireko jantzearen modalidade honetako publikoarentzat erakusketa edegi bi eskainiko dira.

Horrezaz gan, aurten, Zirkualdegaz batera, Emakumea zirkuan jardunaldiak atondu dira, irailaren 16an eta 17an, Errekaldeko Udaltegian.

Zirkuko arteei buruz Euskadin egiten dan jaialdi bakarra da Zirkualde eta zirku garaikidearen diziplina guztiak buztartzen dituen askotariko ikuskizunak batzen ditu.

Zirkualde 2026

  • Irailak 17

- Errekalde Plazan, 18:30ean, Duo Laos – 

Arratsaldeko 19:15ean: La Cote Folle – Entre bous i vaques (55 minutu).

- El Fango Kiroldegian

20:30ean. Dantza Bertikaleko piezen erakusketea.

  • Irailak 18

    - Errekalde plazan, 18:00etan, Edu Manazas – Meraki (55 minutu).

19:00retan, Totapedra – Pifia (45 minutu).

  • Irailak 19

    - Errekalde Plazan, 19:00retan. Bleda Insipida – Last Triggers (55 minutu).

    Dantza Bertikalaren IV. Topaketea

Jaialdian Dantza Bertikalaren IV. Topaketea be egingo da, jantza bertikalean dabizan profesional eta erdi-profesionalei zuzenduta. Bilboko Udala La Glo Zirko eta Dantza Konpainiagaz alkarlanean dabil Errekalden, El Fango Udal Kiroldegian, egingo diran jardunaldiak atontzeko.

Lau egun horrreetan, berbaldiak eta mahai-inguruak izango dira, baita diziplina horretako profesionalek eskainitako tailer eta ikastaro teorikoak be. Era berean, publikoarentzat jarduera berezia izango da irailaren 17an El Fangon, 20:30ean, jantza bertikaleko pieza laburren erakusketea. hain zuzen be. Bertan parte hartuko dabe Maitane Sarralde artisteak A-Terra/Lur-Ikara (Work In Progress) lanagaz eta Magalie Lanriot & Roel Seeberrek Open Book lanagaz.

Emakumea Zirkuan

Aurten, Zirkualdegaz batera, Emakumea Zirkuan jardunaldiak atondu dira, irailaren 16an eta 17an, Errekaldeko Udaltegian.

Programazinoan barriketaldia izango da, Vicente Ansolaren argazkiakaz, Francisco Martín Medranoren eskutik, hilaren 16an, eguaztenean, 19:00retan. Bertan, XX. eta XXI. mendeetako zirkuko mugarriak erakusten dira, zirkuko 40 emakumeren bizipenen bidez. Eguenean, hilaren 17an, arratsaldeko 17:30ean, Pedro Garrido Cearen Tonetti, un pequeño milagro dokumentalaren proiekzinoa izango da. Dokumentalak zirkuak gizartearentzat izandako garrantzia erakusten dau.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu