50 musika emonaldi baino gehiago izango dira Durangoko Azokan

Bizkaie! 2013-11-11 17:13   Musikea

Durangoko Azokeak 50 zuzeneko baino gehiago eskainiko ditu bi gunetan: Ahotsenean eta Plateruenan. Musikea izango da, beraz, 48. edizinoaren eskaintza nagusienetakoa, estilo askotariko euskal bakarlari nahiz taldeen kontzertuakaz.

Durangoko Azokeak 50 zuzeneko baino gehiago eskainiko ditu bi gunetan: Ahotsenean eta Plateruenan. Musikea izango da, beraz, 48. edizinoaren eskaintza nagusienetakoa, estilo askotariko euskal bakarlari nahiz taldeen kontzertuakaz.

Ahotsenea sortzaileen plazea da, eta euskerazko musika zein literatur lan barriak argitaratu dituen sortzaileen esku jarriko dau bere karpea beste behin be. Gainera, aurten sekulako arrakastea izan dau: izena emoteko epea zabaldu eta 48 ordu eskasera bete zalako zerrendea. Holan, ordu erdiko emonaldiakaz, 40 zuzeneko eta beste hainbeste solasaldi izango dira, 11:00etatik 20:30etara jarraian.

Bestalde, Plateruena Kafe Antzokiak gaueko egitarau erakargarria zehaztu dau, eta egunero kontzertuak eskainiko dira. Gainera, Ahotsenean lekurik barik gelditu diran zenbait taldek Plateruenan joteko aukerea izango dabe goizez. Holan, hamahiru zuzenekoz gozau ahal izango da Plateruenan, Azokako kontzertuen plazan.


Musika egitaraua

Plateruenak astebete lehenago abiatuko dau bere programazinoa, zemendiaren 29an Ruper Ordorikak Azuke koxkorrak disko barria aurkeztuko dauelako, eta 30ean On taldearen txandea izango da.

Azokearen lehenengo egunean (abenduaren 5ean, eguenean) Ahotseneak Ikasleen egunagaz bat egin, eta EH Sukarra taldeak zuzenekoa eskainiko dau goizean gazteenentzat. Ondoren, Malenkonia, Aneika Ara, Hartzak Blues Band, Kometa, Napoka Iria eta The Icer Company taldeen, eta Aingeru Gorrotxategi, Igor Arzuaga eta Xabi Aburruzaga bakarlarien txandea izango da. Plateruenan, barriz, euskal kantagintzeari buruzko kontzertu bat atondu dabe ikasleentzat goizean, eta gauez Su Ta Gar taldeak joko dau lan barria aurkezteko.

Barikuan, abenduaren 6an, Joseba B. Leinor, Mursego, TikTara, Esne Beltza, Humus, Jexuxmai Lopetegi, Keu Agirretxea, McOnak, Izaki Gardenak eta Nekez pasauko dira Ahotseneatik. Plateruena Kafe Antzokian, Iheskide eta Arkada Social taldeek lan barrienak zuzenera ekarriko ditue.

Zapatuan, abenduaren 7an, Ahotsenean talde honeek izango dira hurranez hurran: Begiz begi, Igelaren Banda, Antton Aranburu, Emon, Glaukoma, Eratu, Sermond’s, Danba, Eñaut Elorrieta eta Odolaren Mintzoa. Goizean, Plateruenak folk eta elektrofolk musikeari egingo deutso tartea, Zeze eta Aguxtin Alkhat taldeen emonaldiakaz, eta gauean Urtz eta Kauta rock taldeek joko dabe.

Domekan, abenduaren 8an, Anjel Unzu eta Txuma Murugarren, Nabil, Neighbor, Jokin Lasa, Los Galerna, Oreindik, Kasik, Niña Coyote eta Chico Tornado, Norman eta Lou Topet igoko dira Ahotseneako taulara. Bere aldetik, Plateruenak Amaia Urzainkik eta Enekorak emondako zuzenekoak hartuko ditu goizean, eta Azokearen 48. edizinoari agurra Korrontziren kontzertuak emongo deutso, 20:00etatik aurrera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu