Kora harpa afrikararen doinuak protagonista, Enekora taldearen 'Kora izpiak' disko barrian
2013-11-08 14:05 MusikeaKora afrikar harpea da Eneko Larrañagaren Enekora proiektuaren ardatz nagusia. Musikari zestoarrak Afrikako doinuak euskereagaz nahastau ditu Kora izpiak (Txalapart) disko barrian, perkusinoa, ahotsa eta irudien arteko alkarrizketea eginez. Zumaian aurkeztuko ditu kanta barriak zemendiaren 8an, Aita Mari zinema-aretoan.
Kora afrikar harpea da Eneko Larrañagaren Enekora proiektuaren ardatz nagusia. Musikari zestoarrak Afrikako doinuak euskereagaz nahastau ditu Kora izpiak (Txalapart) disko barrian, perkusinoa, ahotsa eta irudien arteko alkarrizketea eginez. Zumaian aurkeztuko ditu kanta barriak zemendiaren 8an, Aita Mari zinema-aretoan.
Eneko Larrañaga ez da bakarrik igongo eszenatokira, izan be taldekide izango ditu Mikel Aveiro (perkusinoa), Adrian Larrañaga (perkusino txikia), Hanni Insausti (koroak) eta Jon Manterola (proiekzino bisualak).
Koraren melodia gozoak, perkusinoaren bizitasuna eta ahotsaren emozinoa dira disko barriko kanten osogai nagusiak. Txalapart diskoetxearen esanetan, Enekok kora afrikarraren ikuspegi personala eskaintzen deusku.
Afrika mendebaldeko harpa tradizionala da korea. Senegal-Gambian sortutako harpa hau Mandinga kulturako lurretan joten da, hau da, gaur egungo Senegal, Gambia, Ginea, Mali, Burkina Faso eta Boli Kostan. Eneko Larrañagak 2005ean ezagutu eban korea, perkusino afrikarraren ganeko ikastaro baten.
Zemendian beste kontzertu bi ditu Enekora taldeak; hilaren 22an, Azkoitin, eta 29an, Gasteizen. Durangoko Azokan be joko dabe, abenduaren 8an, Plateruenan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!