'Tots volem el millor per a ella'

Karolina Almagia 2013-11-11 13:51   Zinema kritikak

Film soila, baina dotorea; merkea, baina betea. Eszena bakan eta artifizial batzuen erruz (eta senarraren papel ahulagaitik), ez da pelikula biribila. Baina kontuan hartuta kontetan dauena ez dala bape erraza, Mar Collen maisutasuna begien bistakoa begitandu jaku.

- Zuzendaria: Mar Coll.
- Gidoia: Mar Coll, Valentina Viso.
- Interpreteak:: Nora Navas, Valeria Bertuccelli, Pau Durà, Àgata Roca.
- Argazkia: Neus Ollé.
- Iraupena: 105 min.
- Generoa:: Dramea.
- Herrialdea: Katalunya.

Tots volem el millor per a ella (Todos queremos lo mejor para ella gure zinema-aretoetara heldu dan bikoiztutako bersinoan) filmak argi erakusten dau Mar Coll-en talentua, eta aurreko Tres días con la familia ez zala kasualidadez opera prima miresgarri bat erakusten dau. Zuzendari honen gaztetasunak danok harritu gaitu (1981an jaioa da) bere bi obrak heldutasuna dabelako ezaugarri nagusi. Bietan, familia erabilten dau gizartearen mikromosmos baten irudikapen legez.

Ezerosoa eta artegagarria, lehenengo eszenatik Nora Navas aktore bikainaren lana dala medio, emakume baten sufrimendua atzemoten dogu, berba gitxigaz eta begiradearen poderioz. Hor dago dana: istripu larri baten ondoren, bizimodu normalari ekin behar deutso protagonisteak. Denek espero dabe hori. Bere inguruko guztiek sufridutako guztia ahaztu nahi dabe, eta dana lehen bezela izatea espero dabe hemendik aurrera. Denek, emakumeak berak izan ezik. Holako jazoera batek norberaren buruari hainbat galdera egitera eroaten zaitualako: Benetan bizi nahi dot holan? Zer nahi dot? Zergaitik egin behar dot besteek nitaz espero dabena? Holan biziteko beste modurik ez dago? Zertan geratu dira gaztetasunaren amesak?

Film soila, baina dotorea; merkea, baina betea. Eszena bakan eta artifizial batzuen erruz (eta senarraren papel ahulagaitik), ez da pelikula biribila. Baina kontuan hartuta kontetan dauena ez dala bape erraza, Mar Collen maisutasuna begien bistakoa begitandu jaku.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu