Euskerearen erronkak aztergai, Bilboko Goaz museoan

Bizkaie! 2013-11-13 13:59   Euskerea berbagai

Sabino Arana Fundazinoak antolatutako Euskerearen desafioak lan-jardunaldiak hainbat aditu eta profesional batu ditu gaur Bilboko Goaz museoan. Euskerearen oraina eta etorkizuna izan ditue berbagai. Euskal kulturgintzea XXI. mendean izeneko jardunaldien barruan antolatu dabe topaketea.

Sabino Arana Fundazinoak antolatutako Euskerearen desafioak lan-jardunaldiak hainbat aditu eta profesional batu ditu gaur Bilboko Goaz museoan. Euskerearen oraina eta etorkizuna izan ditue berbagai. Euskal kulturgintzea XXI. mendean izeneko jardunaldien barruan antolatu dabe topaketea.

Juan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazinoko buruak aurkeztu dau lan-jardunaldia, eta ostean Miren Josune Ariztondo Kultura diputaduak, Gerediaga alkarteko Nerea Mujikak, eta Nontzeberri.com webguneko arduradun Juanra Madariagak parte hartu dabe. Eurekaz batera euskalgintzako makinatxu bat eragile izan dira, besteak beste, Adolfo Arejita, Labayru Ikastegiko zuzendaria, Manu Aurrekoetxea, Bizkaiko Ikastolen Elkarteko zuzendaria, Ana de Castro, BFAko Euskara zuzendari nagusia, Iñigo Urrutia, EHUko Bizkaiko Campuseko idazkaria, Josu Lartategi, Eudeleko teknikaria, Jasone Mendizabal, Topaguneako zuzendaria, Antton Mari Aldekoa-Otalora, Elkar Fundaziokoa, Koldo Isusi, Bizkaie!-ko zuzendaria, Mertxe Mujika, AEK-ko koordinatzaile nagusia, Jokin Larrinaga, Hori-Hori-ko gerentea eta Jabi Onaindia, Bizkaia Irratiko zuzendaria.

Ikuspegi historikoa galdu barik, etorkizunera begira dagozan jardunaldiak dirala esanez, hasi dau aurkezpena Sabino Arana Fundazinoko presidenteak. Bernat Etxepareren bertsoak izan ditu gogoan, Euskara, jalgi hadi plazara. Ordutik pausu garrantzitsuak emon ditu euskereak; gaur egungo erronkarik handiena baina, mundu globalean dago. Euskereak komunikaziko behar guztietan baliogarria izan behar dau, Atutxaren berbetan.

Ostean, Josune Ariztondok Euskerearen egoerea eta etorkizuna Bizkaiko lurraldean berbaldia emon dau. Herri aginteek kultur politikagintzan daben zereginaren ganean jardun dau. Erakundeek kultur politikagintzea erraztu eta bermatu egin behar dabe, Ariztondoren arabera. Kultureak gizartearen bizitasuna, komunidade sena indartu egiten dau, eta eskubide bardintasuna bermatu behar da ganera.

Durangoko Azokearen ostean, aurkeztuko dan K izeneko proiektuaren barri be emon dau Bizkaiko Kultura diputaduak. Gazteria, euskerea eta gizartearen parte-hartzea dira ekimenaren ardatz nagusiak. Bizkaiko gazteek euren artean eta beste esparru batzuetan be (eguneroko ohiko zereginetan) euskeraz jarduten dabela erakutsiko dau egitasmoak. Hiru jardun arlo nagusi izango ditu: Bizkaiko mapa interaktiboa; Bizkaia lurralde aktiboa; eta barriketarako guneak, topaguneak, world cafe eta antzekoak.

Euskerearen normalizazinoa lortzeko, gazteak lehentasuna dira Ariztondoren arabera. Euskerearen erabilerea eta ezaguerea ez datozala bat gogoratu dau. Horregaitik, euskerea kultura-sormenean, kirolean, gazteen artean, aisialdian eta beste arlo batzuetan sustatu beharra dago.

Nontzeberri atariko Juanra Madariagak Teknologia barriak aprobetxatuz, euskerearen erabilerea soziala zelan areagotu? gaia izan dau berbagai. Webgunearen garapen-lanaz jardun dau; abian ipini ebenetik, euren helburua euskerea sustatzea izan da, munduko beste edozein hizkuntzaren maila berean ipintea, teknologia barriak erabiliz. Gerediagako Nerea Mujikak Durangoko Azokea, euskerazko sorkuntzearen topaleku eta dinamizazino gunea berbaldia eskaini dau.

Honeek berbaldiak amaituta, parte-hartzaileek mahai-ingurua antolatu dabe. Labayru Ikastegiko Igone Etxebarria izan da moderatzailea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu