Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz, V. Banden Lehiako finalistak
2013-11-08 14:54 MusikeaV. Banden Lehia sariketea aurrera doa, eta daborduko baditu lau finalista: Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz. Zemendiaren 29an jokatuko dabe finala, Bilboko Bilborock aretoan.
V. Banden Lehia sariketea aurrera doa, eta daborduko baditu lau finalista: Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz. Zemendiaren 29an jokatuko dabe finala, Bilboko Bilborock aretoan.
Azkue Fundazinoak jakinarazo dauenez, epaimahaiak Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz taldeak aukeratu ditu finalera ailegetako. Epaimahaia musika arloko adituek osotzen dabe: Ritxi Aizpuru, Baga-Biga diskoetxeko arduraduna; Last Tour Internationaleko ordezkari bat; Haimar Arejita, Gatibu musika taldekoa; eta Andres Portero musika kazetaria.
Hilaren 29an Banden Lehia irabazten dauen taldeak 2014ko Bilbao BBKLive jaialdian joko dau, eta disko bat produziduko jako. Lau finalistek disko oroigarri bat jasoko dabe, lauren kantekaz.
Zemendiaren 29an, beraz, erabagiko da zein dan aurten Banden Lehiako irabazlea. Iseka Rock, Ukan, Eskean Kristö eta Urgatz taldeez gan, Vendetta talde ezagunak be kontzertua eskainiko dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!