Glaukoma boskoteak 'Vol. 2' bigarren diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2013-11-12 17:07   Musikea

Japoniatik bueltau barri, laster da etxean be martxan Glaukoma talde gipuzkoarra. Lasarteko Zulo aretoan aurkeztuko dabe jentaurrean Vol. 2 (Bonberenea ekintzak) lan barria barikuan, zemendiaren 16an.

Japoniatik bueltau barri, laster da etxean be martxan Glaukoma talde gipuzkoarra. Lasarteko Zulo aretoan aurkeztuko dabe jentaurrean Vol. 2 (Bonberenea ekintzak) lan barria barikuan, zemendiaren 16an.

Pablo Ruiz (bateria), Asier Arandia (bajua), Jokin Albisua (gitarra), Iker Pando (gitarrea eta hotsa) eta Juantxo Arakama (ahotsa) musikariek osotzen dabe Glaukoma. Zazpi kanta barriz osotu dau bigarren diskoa boskoteak, aurrekoaren bidea segiduz. Pedal hotsek eta distorsio, deelay eta abarreko efektuek -dinoe Bonberenea Ekintzakeko iturriek- euren tokia bereganatu dabe, soinu garatuago bat, personalagoa eta indartsuagoa lortzearren. Baina, ez da falta rap abestirik, ezta reggae doinurik bere.

Bartzelonako Lágrimas de sangre taldearen kolaborazinoa izan dabe, Lejos del silencio kantan. Eta Jon Altunak tekladuak grabatu daitu bost abestitan, Jungle, Egunon, Haritik tiraka, Lejos del silencio eta Al beat de hits kantetan, hain zuzen be. Bonberenean bertan egin eben diskoaren grabazinoa, abuztuan eta irailean, Karlos Osinagaran zuzendaritzapean.

Abenduan kontzertu bi ditue oraingoz; 26an, Arrasateko Gaztetxean, eta 28an, Hatortxu Rocken.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu