Hemen da 'Liburutekia' jardunaldien bigarren edizinoa

Bizkaie! 2013-11-11 14:44

Liburutekiaren helburua kultura arloan teknologia barriak erabilteko gakoak ezagutarazotea da. Edizinoaren ordezkariek, liburu-dendek, idazleek edo blogariek hainbat gairi buruz berba egingo dabe: formatu barriak, Internetek narrazino-diskursora ekarri dituan aldaketak, irakurteko sistema barriak, etab.

Bizkaiko Foru Aldundiak Liburutekia literatura eta teknologia barriei buruzko jardunaldien bigarren edizinoa antolatu dau. Jardunaldien helburua kultura arloan teknologia barriak erabilteko gakoak ezagutarazotea da. Edizinoaren ordezkariek, liburu-dendek, idazleek edo blogariek hainbat gairi buruz berba egingo dabe: formatu barriak, Internetek narrazino-diskursora ekarri dituan aldaketak, irakurteko sistema barriak, etab.

Kontuak kontu, azaroaren 12 eta 13an, hainbat hitzordu interesgarri izango dira Bilboko Foru Liburutegian. Kirmen Uribe idazleak emongo deutse hasierea jardunaldiei zemendiaren 12an, 13:00etan; teknologia barriek bere obran izan daben eragina izango dau berbagai idazle ondarroarrak.

Arratsaldez, barriz, 16:30ean, Olatz Osa Elkar argitaletxeko arduradunak eta Mikel Elorza Susa argitaletxeko eta Armiarma-Literaturaren sarean proiektuaren koordinatzaileak Editoriales vascas. Hacia un nuevo mercado izeneko gaia jorratuko dabe. 18:00etan, barriz, Pablo Mazo kazetari eta filosofoak, Gonzalo Garrido idazle eta komunikazino-aholkulariak eta Mikel Alvira idazleak posizionamendu edo lekutze eta zabalkunderako sistema barriak jorratuko ditue; eta, azkenik, 19:30ean, Alejandro Fernandez Aldasoro erredaktore sortzaileak, Alex Oviedo idazle eta editoreak, eta Ivan Repila diseinatzaile grafikoak teknologia barrien eta sare sozialen inguruan berba egingo dabe.

Zemendiaren 13an be zenbait gai erakargarri aztertuko dira: Liburutegiak eta hezkuntza; Texturas aldizkaria; Contexto argitaletxe independenteen taldea; eta, amaitzeko, Fernando Taranconek, Javier Camarak eta Javi Nevadok liburutegiek sistema barrietara egokitzeko daben erronkearen inguruan egingo dabe berba.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu