Diseinatzaile onenak Bilbon B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festivalaren barruan
2013-11-12 10:47 jardunaldiakMilango Triennaleko zuzendari Arturo Dell’Acqua eta Made in Japan lanaren egile Naomi Pollock izango dira B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival ekimenean parte hartuko daben hamar hizlarietako bi; Bilboko Alondigan izango da zemendiaren 13an eta 14an.
Milango Triennaleko zuzendari Arturo Dell’Acqua eta Made in Japan lanaren egile Naomi Pollock izango dira B Awards Bilbao Bizkaia Concept Design Festival ekimenean parte hartuko daben hamar hizlarietako bi; Bilboko Alondigan izango da zemendiaren 13an eta 14an. Jaialdia Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilboko Udalak antolatu dabe; helburu nagusia Euskadiko eta munduko ganerako herrialdeetako diseinatzaile gazteen arteko hartu-emonak bultzatzea da, eta, aldi berean, euskal enpresen sarearen eta diseinatzaile gazte horreen arteko hartu-emonak ezartzea, lankidetza eremuak aztertzeko.
Berbaldien egitarauari erreparauta, aitatu Dell’Acqua eta Pollockegaz batera, Tony Chambers Wallpaper argitalpeneko editore buruak be parte hartuko dau. Horrezaz gan, edizino honetan herrialde konbidadua Japonia danez, bertako diseinu eta arkitektureari lotutako personen ordezkaritza bikaina izango da: Naoki Terada, Terada Design konpainiakoa, eta Jun Aoki eta Toshiko Mori arkitektoak.
Berbaldiekaz batera, tailer eta erakusketek osotutako programa bikaina eskainiko da, eta programea, bidenabar, ekimenari izena emoten deutson nazioarteko diseinu lehiaketeagaz buztartuko da.
Aurten, atzerriko bost unibersidadek, EAEko bik eta Nafarroako batek hartuko dabe parte lehiaketan: Kyoto Technological Institute, London College of Communication, Beckmans College of Design Stockholm, Parsons School of New York, Politécnico di Milano, Euskal Herriko Unibersidadea, Mondragon Unibersidadea eta Tecnum Nafarroako Unibersidadea.
Zentro horreek dagoeneko abiarazo dabe lehiaketan parte hartuko daben ikasleen lanak aukeratzeko prozesua; sariak jasoteko bost kategoria dagoz: habitata, garraioa eta mobikortasuna, espazio publikoak, produktua eta komunikazino bisuala.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!