Herenegun taldea ez dago gora adi
2026-09-10 11:42 Musikea
2025eko irailean Atzera Begira, hirugarren lan luzea atara ostean, urtebetera Katamaloren Betazalak Erauztean kantuaren bersinoa dakar taldearen beraren estiloa erantsiz, aitatutako Atzera Begira diskoaren esentziari eutsi guran, taldearen estiloari jarraikortasun bat emonez.
Single-a Haritz Harreguy-ren estudioan grabau eben 2026. urtearen hasieran, Borja Antonen laguntzeagaz produkzinoaren prozesuan. Taldearen ezinbesteko laguntzea izan dira azkeneko lanetan eta lan honetan be hor ibili da. Azaleko argazkia Julen Arregik egindakoa da.
Betazalak Erauztean Katamaloren bersioa da, lasaia eta hunkigarria. Herenegunek abesti originalaren esentziari eustea izan dau helburu, taldearen indarra eta estiloagaz buztartuz. Bertan haize-instrumentuek, melodiek eta gitarren soinuek beste ikutu bat emon deutse Katamaloren abestiari, azkarragoa eta indartsuagoa.
Herenegunek kontzertuetan joerea izan dau beti beste taldeen bersiroren bat sartzeko, abesti propioakaz batera. Atzera Begira diskoaren aurkezpen kontzertuetarako prestaketetan Betazalak Erauztean bersinoa atondu eta emoitzeagaz konbentziduta, estudioan grabau eta single modura ataratea erabagi dau oraingo honetan.
Hamaika urteko ibilbidea dau Herenegun taldeak eta 2026 urte amaierarako nahiz 2027 urterako kontzertuak emoten jarraitzeko asmoa dau, Atzera Begira diskoa aurkezten jarraitzeko.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
