Bizkaiko 33 udalerrik D ereduaren aldeko informazino kanpainea abiarazo dabe
2014-01-23 17:26 Euskerea berbagaiOrain bost urte jarri zan martxan lehen aldiz D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa, Bizkaiko hainbat udalerritan, eta aurten be, lurraldeko 18 udalerri eta bi mankomunidade alkarlanean ibili dira.
Bizkaiko 33 udalerrik parte hartuko dabe 2014-2015 aurrematrikulazino kanpainan umeak lehen aldiz matrikulau behar dituen gurasoei zuzendutako D ereduaren aldeko informazino kanpainan.
Orain bost urte jarri zan martxan lehen aldiz D bitamina, Aberastu bere heziketa! egitasmoa, Bizkaiko hainbat udalerritan, eta aurten be, lurraldeko 18 udalerri eta bi mankomunidade alkarlanean ibili dira.
Sasoi desbardinetan banatuko dabe informazinoa, udalerri bakotxak bere urteko plangintzearen barruan, baina betibe 2-3 urteko umeak eskolatzeko aldia hasi baino lehenago, gurasoek bialdutako informazinoaren inguruan hausnarketea egiteko denporea izan deien.
Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez, Alkarbide Bizkaiko euskera teknikarien bilguneak koordinau dauen ekimen honetan, danetara, 7.000 liburuxka inguru banatuko dira kanpainan parte hartu daben udalerrietako gurasoen artean.
Igaz hasitako bideari eutsiz, aurten be, kanpaineari buruzko eretxia jasoteko inkestea bialduko jake hartzaileei. Inkesta horren bidez, kanpainearen ganeko eretxia emoteaz gan, gurasoek euren kezka eta dudak be helarazo ahalko deutseez euskera zerbitzuetako arduradunei, eta inkestea beteten daben guztien artean euskerazko produktuen moltsoa zozketatuko da.
Umeak eskolan lehen aldiz matrikuletan dituen gurasoei D ereduari buruzko informazinoa emotea eta eredu hori aukeratzeko arrazoiak azpimarratzea da kanpainearen helburua. Esandako moduan, Bizkaiko 18 udalek eta bi mankomunidadek parte hartuko dabe, hau da, danetara, 33 udalek: Abanto Zierbena, Arrigorriaga, Balmaseda, Basauri, Berango, Bilbao, Enkarterriko Mankomunidadea, Erandio, Etxebarri, Gatika, Gordexola, Leioa, Maruri-Jatabe, Mungia, Ortuella, Sestao, Txorierriko Mankomunidadea, Urduña, Zaldibar eta Zierbena.
Kanpainearen osogarri nagusiak lau dira: udal ordezkariren batek (alkateak edo euskera zinegotziak) sinatutako gutuna, euskerazko ereduetan ikasteak dakarzan abantailen barri emoten dauena; gutuna bialtzeko gutunazala, D eredua aukeratzeko arrazoiak azalduz; eskolan hasiko diran neska-mutilentzako oparia (kanpainearen leloa idatzita dauen neurgailua); eta inkestea. Gitxi gorabehera, kanpainearen sustatzaile diran udalerrietan bizi eta 2-3 urteko umeak dituen 7.000 familia izango dira hartzaileak.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!