Aingeru Gorrotxategi musikariak 'Bueltaka' diskoa aurkeztu dau

Bizkaie! 2014-01-23 11:03   Musikea

Bueltaka Aingeru Gorrotxategi folk kantautorearen hirugarren diskoa da. Aurretik Aingeruk Meinhattango k@ntuak (2008) eta Saguekin dantzan (2011) lanak argitaratu ditu bakarlari lez. Oraingoan be autoprodukzinora jo dau musikariak eta Elkar arduratu da diskoaren banaketaz.

Disko barria euskeraz egindako 10 abestiz osotuta dago, eta musikea Aingerurena bada be, testuetan Iñaki Mendizabal idazlearen eta Mikel Aiertza bertsolariaren laguntzinoa izan dau musikariak abesti batzuetan.

Estilo aldetik, beste behin folkari eutsi deutso gehienbat Aingeruk; pop, rock eta blues kutsua nabarmena bada be; berbarako, Non dago giltza? hasierako abestian blues-rocka da nagusi, bertan gitarra elektrikoak eta soinu elektronikoak nahasten diralarik. Bestalde, amaierako Ez dugunaren zain abesti intimoan gitarra akustikoa eta ahotsa dira nagusi, zeharkako flautaz lagundurik.

Orain musikari gipuzkoarra zuzeneko birea antolatzen dabil. Kontzertuen formatuari begira, aldaketak iragarri ditu Aingeruk; izan be, bera bakarrik defendiduko dau diskoa taula gainean loop station gailu elektronikoaren laguntzaz, besteak beste Mursegok erabilten dauen modura.

Diskoa http://aingeru.bandcamp.com/ webgunean dago entzungai eta doban deskargau daiteke.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu