Manu Legineche kazetari bizkaitarra hil da

Bizkaie! 2014-01-22 14:44   kulturbiz

Manu Leguineche kazetari bizkaitarra Madrilen hil da, 72 urte zituala gaixotasun luze baten ondorioz. Manu Leguineche arratzuarra zan, eta kazetaritzearen alor danak jorratu zituan: Bilboko Gran Via astekarian emon zituan bere lehenengo pausuak, eta El Norte de Castilla edota Television Españolaren barriemoilea izan da, besteak beste.

Gerrako barriemoilea be izan zan, Colpisa eta Fax Press albiste agentzien sortzailea, bidaiaria eta idazlea.

Lanbidearen jardunean, XX. mendeko jazoera historiko ugariren lekuko izan zan: Iran, Aljeria, India, Pakistan, Vietnam, Korea, Libano, Afganistan eta Nikaraguan, besteak beste.

Sari ugari be jaso zituan, besteak beste, Ortega y Gasset Saria (1991), Euskal Kazetarien Alkarteak be saritu eban 2007an, eta Eusko Jaurlaritzearen Lan Onari Saria eskuratu eban 2010ean. Euskadi Literatura saria be emon eutsien 2008an, El club de los faltos de cariño liburua idazteagaitik.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu