'Tormeseko itsumutila' animazinozko pelikulea aurkeztu dau Juanba Berasategik
2014-01-23 14:20 BarriakOrixek 1929an egindako itzulpena dau oinarri Elkar etxeak aurkeztu barri dauen Tormeseko itsumutila DVDak. Juanba Berasategi zuzendaria bersino hori erabili dau animazinozko pelikulea egiteko. Gaztelaniaz eta ingelesez be produzidu dabe filma.
Orixek 1929an egindako itzulpena dau oinarri Elkar etxeak aurkeztu barri dauen Tormeseko itsumutila DVDak. Juanba Berasategi zuzendaria bersino hori erabili dau animazinozko pelikulea egiteko. Gaztelaniaz eta ingelesez be produzidu dabe filma. Pelikulako marrazkiak Jose Angel Lopetegik egin ditu, eta gidoia Mitxel Murua eta Joxan Muñozena da.
XVI. mendeko Espainian kokatzen da Tormeseko itsumutila nobela anonimoa. Lazaro gazteak itsumutil beharrean gosea eta miseria besterik ez ditu ezagutuko, beti ahora zeozer eroateko burrukan. Sasoiko gizartea kritiketan dau liburuak, eta antiklerikalismoa nabarmena da. Hainbat hizkuntzara itzulita dago.
Umeek baino helduek leiduteko nobelea da, horregaitik istorioa egokitu egin dabe, 12 urteko umeek ulertzeko moduan. Ordubete eta lauren irauten ditu, eta atal bitan banatu dabe.
Tormeseko itsumutila Eusko Jaurlaritza, EITB, Andaluziako Juntea eta Canal Surregaz egindako koprodukzinoa da. Telebisinoan eta saio ez-ofizialetan besterik ez dala proiektauko azaldu dabe egitasmoaren arduradunek. Canal Surren daborduko estreinau dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!