Euskadiko Artxibo Historikoak ateak zabaldu ditu Bilbon

Bizkaie! 2014-01-24 10:02   kulturbiz

Euskadiko Artxibo Historikoa, Euskadiko kultur ondarea gordeteko eta zabaltzeko eraikina, atzo zabaldu dabe Bilbon. Iñigo Urkullu lehendakariak zabaltze ekitaldian esan ebanez, espazio edegia da Artxiboa, eta izan garenaren kontaera ulergarria egiten laguntzea da haren helburua, gaur egun eta etorkizunean zer egin behar dogun jakin daigun.

Euskadiko Artxibo Historikoa, Euskadiko kultur ondarea gordeteko eta zabaltzeko eraikina, atzo zabaldu dabe Bilbon. Iñigo Urkullu lehendakariak zabaltze ekitaldian esan ebanez, espazio edegia da Artxiboa, eta izan garenaren kontaera ulergarria egiten laguntzea da haren helburua, gaur egun eta etorkizunean zer egin behar dogun jakin daigun. Gaur egun zabal dabil memoriaren gaia, eta artxiboa, hain zuzen, memoriaren tokia da; orain memoria hori erreskatau, ezagutu, ikertu eta zabaldu behar da adierazo dau.

Lehendakariak amesetako lekua dala adierazo dau, eta urte asko barru milaka dokumentu horreek etorkizun hobe baten bila herri honen historia ezagutzen jarraitu nahi dabenentzat baliogarriak izateko desioa zabaldu dau.

Euskal Herriaren memoria, papelezko altxorrak, sailkatuta eta digitalizauta batu ditue eraikin bateratu eta bakarrean; Euskadiko Artxibo Historikoa Bilbon, Maria Diaz de Haro kaleko hirugarrenean dago eta ateak zabalik dagoz interesa daben guztientzako. Hogei kilometro apalategi ditu artxiboak baina oraingoz kilometro bete kaxa dagoz eraikinean, danetariko dokumentuz beteta: lehen Jaurlaritzako kideen arteko eskutitzak, txostenak, herritarren dokumentuak eta bestelakoak. Bergaratik Bilbora eroan dabe artxiboa, eta bertako dokumentu originalik zaharrena 1297ko herentzia bat da. Gipuzkoako familia batek ganbara batean gordeta izan dau, eta danon eskura jarri dau orain.

Ordezkaritza publiko zabala izan zan inaugurazino ekitaldian atzo. Urkullugaz batera, Jose Antonio Ardanza Eusko Jaurlaritzako lehendakari ohia be izan zan Bilbon, Iñaki Azkuna Bilboko alkatea, Joan Mari Atutxa Sabino Arana Fundazinoko lehendakaria, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko lehendakaria, Euskal Herriko beste artxibo historikotako ordezkariak, Mario Izeta Bilboko gotzaina eta Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura zuzendaria be. Eta baita azken hiru Eusko Jaurlaritzetako Kultura Sailburuak be: Miren Azkarate, Blanca Urgell eta Cristina Uriarte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu