Luis Gardek eta Karlos Linazasorok pema liburu bana kaleratu dabe

Bizkaie! 2014-01-23 11:40   Kulturea

Trenen abiadura liburua argitaratu dau Luis Garde iruindarrak, eta A zer lau elementu!, Karlos Linazasoro tolosarrak, batak helduentzako eta besteak umeentzako. Pamiela argitaletxeak kaleratu ditu behar biak.

Trenen abiadura liburua argitaratu dau Luis Garde iruindarrak, eta A zer lau elementu!, Karlos Linazasoro tolosarrak, batak helduentzako eta besteak umeentzako. Pamiela argitaletxeak kaleratu ditu behar biak.

Sua, lurra, airea eta ura dira Grezia zaharreko lau oinarriak, mundua azaltzeko erabilten eben lau elementuak. Eta horrexek dira A zer lau elementu! liburuaren lau ardatz nagusiak bere. Errima jakina daben soneto, haiku eta lirak idatzi ditu, besteak beste, baina errima bako olerki libreak bere bai. Liburu hau ez da filosofiazko liburu bat, ez -dino egileak-, eta entsegu aspergarri astun bat bere; ez. Liburu hau, zeozer izatez, jolas-liburu bat da, poemez eta esaldi umoretsuz osotua.

Luis Garderen seigarren poema liburua da Trenen abiadura. Olerki luze bi idatzi ditu, olerki narratiboak dira, eta bietan, izenburuak dinoskun lez, trenak protagonismo handia dauka. Maisuaren azken ikasgaia da lehenengo testua eta Veneziako gertakaria, bigarrena. Gaur egungo bizitzearen gehiegizko abiadureaz gogoetea egiten dau, trenek, maitasunak, literatureak... danak dauka, bere eretxiz, abiadura larregi.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu