Ahozkotasunaren inguruko jardunaldiak Parisko Sorbonne Unibersidadean

Bizkaie! 2014-03-27 09:37   Euskerea berbagai

Ahozkotasuna ardatz izango daben jardunaldiak egingo dira Parisen martiaren 27tik 29ra. Etxepare Euskal Institutuak Pariseko Sorbonne Nouvelle III Unibersidadean dauen Euskera eta Euskal Kulturako irakurle Miren Ibarluzeak bertako kataluniar eta galiziarrakaz antolatuak dira ekimenok.

Martiaren 27an, solasaldia izango da Sorbonnan Ahozko inprobisazioa. Tradizinoa eta aktualidadea izenburupean. Isaura Abelairas, Xosé Bieito A. Lobariñas, Marta Souto eta Josinho Da Texeira galiziarrek, Eric Beaumatin frantziarrak, Carles Belda eta Joseph Marqués kataluniarrek eta Miren Artetxe euskaldunak hartuko dabe parte.

Martiaren 28an, Bertsolari filma proiektauko dabe eta ostean, gogoeta saioa egingo da Miren Artetxe bertsolariagaz.

Jardunaldiak martiaren 29ko bertso-gauagaz amaituko dira Parisko Euskal Etxean, genero parekidetasuna berbagai hartuta. Miren Artetxe eta Miren Ibarluzeak berbaldiak, gogoeta-saioa, bideoak, bertso inprobisatuak eta bertso papelen kantaldia atondu ditue.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu