'Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain' erakusketea edegi dabe Bilboko Arkeologi Museoan

Bizkaie! 2014-01-31 13:44   Kulturea

Martiaren 16ra arte ikusgai izango da Bilboko Arkeologi Museoan Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain erakusketea. Martiaren 1ean ibilbide arkeologiko bat antolatuko dabe, aztarnategia bera ezagutzeko.

Martiaren 16ra arte ikusgai izango da Bilboko Arkeologi Museoan Arrolako oppiduma. Herrigune indigena bat Urdaibain erakusketea. Martiaren 1ean ibilbide arkeologiko bat antolatuko dabe, aztarnategia bera ezagutzeko.

Arratzu, Nabarniz eta Mendata artean dagoan Arrolako oppiduma Bizkaian aztertzen dan lehen gune arkeologikoa da, Bizkaiko Foru Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez. Arkeologi Museoko erakusketan Burdin Aroko aztarnategia induskatu, ikertu eta berreregiteko egindako lanak jaso ditue. Diputazinoak 2009an hasi zituan lanak, Euskal Herriko Unibersidadeagaz batera.

Erakusketea osotzeko, museoak bisita gidatuak antolatu ditu, urtarrilaren 30etik erakusketa amaitu arte. Bisitak eguenetan egingo dira. Horrezaz gan, martiaren 1ean ibilbide arkeologikoa prestauko dabe, aztarnategia in situ ezagutzeko. Bisitea hasi orduko, aldi baterako erakusketea eta Burdin Aroaren aretoa bisitauko dira eta aztarnategietan jasotako materialak erakutsi; gero, autobusez, Arrolara joango dira bisitariak,eta han aztarnategiko zuzendariek emondako azalpenak entzungo ditue.

Familientzako jarduerak be atondu ditue Arkeologi Museoan. Zapatu bitan, zezeilaren 22an eta martiaren 15ean, Arkeologoa egun batez izenburuko familientzako jarduerae antolatu da.

Bisiten eta jardueren ganeko argibi gehiago behar izan ezkero, deitu telefono-zenbaki honetara, 94 404 09 90.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu