Zezeilaren 7an hasiko da Nafarroako Bardoak 2014 txapelketea

Bizkaie! 2014-01-30 17:42   Bertsolaritzea

Orain urte bi sortutako lehiaketea bigarrenez egingo da Nafarroan, zezeilaren 7tik aurrera. Hamasei taldek hartuko dabe parte, danetara 60 bertsolarik, inoizko gehien. Lehenengo saioa Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean.

Orain urte bi sortutako lehiaketea bigarrenez egingo da Nafarroan, zezeilaren 7tik aurrera. Hain zuzen be, Nafarroako Bertsolari Txapelketea urte birik behin egitea erabagi ebenetik 2011n, tarteko urteetan taldekako txapelketea antolatzea pentsau eben, eta holan sortu zan Bardoak ekimena. Hamasei taldek hartuko dabe parte, danetara 60 bertsolarik, inoizko gehien.

2012an egin eben lehenengo Bardoak txapelketea, igaz banakako txapelketea egin zan, eta aurten atzera be taldekako Bardoak atondu dabe. Alkarte giroko saioak izango dira, aurrekoan lez, gehienak otordu baten inguruan antolatutakoak. Zezeilaren 7an jokatuko da lehenengo saioa, eta azkenengoa, apirilaren 12an.

Lehenengo Bardoak ekimenean, plazan esperientzia euken bertsolariak eta jentaurrerako saltoa emon barri ebenak batu ziran, alkarri laguntzeko eta alkarren arteko loturea estutzeko, Bertsozale alkarteko iturriek adierazo dabenez. Bertsolariez gan, bertsolaritzearen inguruan jarduten daben gai-jartzaile, epaile eta antolatzaileak be batu ziran. Igazko banakako txapelketeak inoizko parte-hartze zabalena izan eban bertsolari, gai-jartzaile eta epaileen aldetik -dinoe- orain dala urte biko taldekako ekimenari esker neurri handi batean.

Lehenengo saioa zezeilaren 7an izango da, Lesakako Linddurrenborda sagardotegian, 19:30ean; eta hurrengoa, 8an, Iruñeko Zaldiko Maldiko alkartean, 19:00etan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu