Culinary Action! nazinoarteko foroa zezeilaren 3an eta 4an, Donostian

Bizkaie! 2014-01-30 11:12   Jan edanak

Elikadura eta gastronomia arloko nazinoarteko ekintzaile ezagunak Donostian batuko dira zezeilaren 3an eta 4an, Culinary Action! foroaren lehenengo edizinoan. Elikadurearen munduko joerak eta negozio edo finantzaketa eredu barriak aztertuko ditue tailerretan.

Donostiako Sustapenak eta Basque Culinary Centerrek antolatu dabe ikastaroa, eta Maria Canabal joeren bilatzaile eta hainbat aldizkaritako kolaboratzaileak kudeatuko dau foroa. Irakasle izango dira, besteak beste, Andoni Luis Aduriz eta Martin Berasategi sukaldariak, Fraser Doherty -hainbat supermerkatutan bere mermeladea saltzen dauen gazte britainiarra- eta Domingo Ojeda -Happy Pills gozokien sortzailea-.

Culinary Action!-en izena emoteak 120 euro balio ditu, 80 euro unibersidade eta lanbide heziketako ikasleentzako eta Donostiako Sustapeneko ekintzaileentzako. Donostiako Sustapenaren zerbitzuen bitartez negozioa sortu daben lehenengo 50 ekintzaileek, barriz, konbitea debalde jasoko dabe.

Jardunaldien egitarau osoa, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu