Euskaltzaindiak Karmele Rotaetxe omenduko dau Bilbon
2014-01-30 11:51 kulturbizUrtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Bilbon dauen egoitzan, 12:30ean, Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzaina omentzeko. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurraren ondoren, Xabier Altzibar euskaltzain urgazleak Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzainaren omenezko hilberri txostena irakurriko dau.
Datorren barikuan, urtarrilaren 31n, Euskaltzaindiak agiriko bilkurea egingo dau Bilbon Euskaltzaindiaren egoitzan, 12:30ean, Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzaina omentzeko. Andres Urrutia euskaltzainburuaren agurraren ondoren, Xabier Altzibar euskaltzain urgazleak Karmele Rotaetxe ohorezko euskaltzainaren omenezko hilberri txostena irakurriko dau.
Karmele Rotaetxe hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzainak ibilbide luzea izan eban euskerearen morfologia eta sintaxia aztertzen. Europako hizkuntzen egoerea be aztertu eban.
Bilbon jaio zan, 1932ko urtarrilaren 17an. Umea zala, eta Espainiako Gerrearen ondorioz, familia Frantziara joan zan. 1967an, Filosofia eta Letretan lizentziau zan, Deustuko Unibersidadean. Hamar urte geroago, 1977an, Estudio estructural del euskera en Ondarroa izeneko tesiari esker -Koldo Mitxelenak zuzendua- lortu eban Doktoretzea, Salamancako Unibersidadean.
1977tik aurrera, euskera klaseak emoten hasi zan, Bilboko Unibersidade Autonomoan. Gero, Leioako Kazetaritza Fakultadean lan egin eban, euskera eskoletako koordinatzaile moduan. 1978an, Gasteizko Filologia, Geografia eta Historia Fakultadea martxan jarri zan eta bertan jardun eban Rotaetxek, Frantses eta Hizkuntzalaritza Sailaren arduradun moduan. 1986an,
Hizkuntzalaritza Orokorreko katedra eskuratu zuen.
2001. urtetik, Euskal Herriko Unibersidadeko irakasle emeritua zan.
Euskaltzaindiko Gramatika batzordekidea zan, martxan jarri zanetik. Bestalde, EGLU liburuetan parte hartu eban hasieratik. Sustapen batzordeko aholkulari be izan zan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!