'Munich 1962' dokumentalaren proiekzinoa eta Euskal Herriaren momentu historikoa berbagai Bilbon

Bizkaie! 2014-01-13 10:45   Barriak

Orreaga taldeak egindako Munich 1962 dokumentala proiektauko dabe eta Euskal Herriak bizi dauen momentu historikoari buruzko mahai-inguru bat izango da Bilboko Bizkaia Aretoan urtarrilaren 16an, Euskal Herriko Unibersidadeko (EHU) Bizkaiko campuseko programazino kulturaleko Memoria(z) tartean proiektuaren barruan.

EHUk jakinarazo dauenez, 1962. urtean Munichen egin zan bilera historiko baten barri emoten dau Munich 1962 dokumentalak. Gerra Zibilaren osteko sasoi ilunean, modu klandestinoan bizi zan politikea, erbesteko Eusko Jaurlaritzearen zeregina, Agirre lehendakariaren figura eta ekinbidea, EAJren jarrera, ELA sindikatuaren zatiketea eta transizinoa deituriko prozesua lako gaiak jorratzen ditu dokumentalak.

Dokumentalaren proiekzinoaren ondoren -20:00etan hasiko da eta sarrerea doban izango da-, Munichen egon ziran bi lagunek Euskal Herriak gaur egun bizi dauen momentu historikoari buruzko mahai-inguruan parte hartuko dabe.

Kultur jarduera hau Memoria(z) tartean proiektu tematikoan dago sartuta. Euskal Herrira begira dagoan proiektu horrek gogoetea egiten dau Espainiako II. Errepublikearen kontra armadeak emon eban estadu kolpearen ondorioz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu