'La Gran Estafa Americana' filmak 3 sari eroan ditu Urrezko Globoetan

Bizkaie! 2014-01-13 11:34   Barriak

Bart izan da Los Angeleseko Beverly Hilton hotelean 71. Urrezko Globoen sari banaketa ekitaldia eta irabazle nagusia La Gran Estafa Americana izan da; danetara, zazpi izendapen zituan eta hiru irabazi ditu: komediako film onena, komediako emakumezko aktore onena (Amy Adams) eta bigarren mailako aktore onena (Jennifer Lawrence).

Beste alde batetik, faborito nagusienen artean egoan Steve McQueenek zuzendutako 12 Años de Esclavitud filmak drama kategoriako film onena saria jaso dau.

Zuzendari onena saria, barriz, Gravity filmaren zuzendari Alfonso Cuarónek irabazi dau.

Interpretazino arloan, Cate Blanchettek aktore dramatiko onena saria jaso dau Blue Jasmine filman egindako lanagaitik eta gizonezkoetan, barriz, Matthew McConaughey izan da irabazlea Dallas Buyers Club filman egindako lanagaitik. Komediako aktore onena, barriz, Leonardo DiCaprio izan da El Lobo de Wall Street filman egindako lanagaitik.

Bigarren mailako aktore onenari emondako Urrezko Globoa Jared Letok jaso dau Dallas Buyers Club filman egindako lanagaitik.

Ganerako sarietan, gidoirik onena Her filmarentzat izan da; animazinozko film onena Frozen, el reino de hilo izan da; eta La Gran Belleza filma izan da atzerriko hizkuntzako film onena.

Aitagarria, Woody Alleni emon deutsiela Cecil B. DeMille ohorezko Urrezko Globoa saria zinemagintzeari egin deutson ekarpenagaitik. Saria Diane Keatonek jaso eban.

Azken buruan, telebista arloan, Breaking Bad, Brooklyn Nine-Nine eta Behind the Candelabra izandira irabazle nagusiak, bina sarigaz.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu