Euskal deklinabidea lantzeko aplikazino barria erabilgarri

Bizkaie! 2014-01-14 10:07

Aplikazinoa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone eskuko telefonoetan doban lor daiteke. Aplikazinoa eskuratzeko www.deklinabideapp.net orrialdean bersino bakotxeko estekak topauko dozuez.

Gesmae Informatika izeneko empreseak kaleratu barri dau euskal deklinabidea lantzeko app barria. Aplikazino honek, ariketa ugari ditu euskal deklinabideko kasu guztiak lantzeko. Aplikazinoak deklinabideari jagokozan alde teorikoa zein praktikoa jorratzen ditu, ariketa eta taulen bitartez.

Aplikazinoa ordenagailuan nahiz Android eta iPhone eskuko telefonoetan doban lor daiteke. Aplikazinoa eskuratzeko www.deklinabideapp.net orrialdean bersino bakotxeko estekak topauko dozuez.

Deklinabidea app-aren erabiltzaileak interneteko konekzinorik barik erabili ahal izango dau programea; holan, ez da euskerea edonon eta edonoiz lantzeko atxakiarik egongo.

Teoria konsulteteaz gan, ikasleak ariketak egin ahal izango ditu eta ariketak eginda, aztertu ahal izango dau zer kasu indartu beharko leuken bere ikas-prozesua hobetzeko.

Baliabide hau Gesmae Informatikak sortutako euskerea lantzeko eta jolasteko Aditzapp eta Hitzekin jolastuz aplikazinoei gehitzen jake.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu