Lucas Cranach Zaharraren 'San Joan Bataiatzailearen predikua' koadroa ikusgai dago Bilboko Arte Eder Museoan
2014-01-16 10:22 KultureaApirilaren 14ra arte, Lucas Cranach Zaharraren San Joan Bataiatzailearen predikua pinturea Bilboko Arte Eder Museoko Obra konbidaua izango da. 1537-1540 inguruan egindako lana da, eta daborduko 6. aretoan ikusgai dago, orain urte bi museoak erositako egile beraren Lukrezia koadroaren ondoan.
Apirilaren 14ra arte, Lucas Cranach Zaharraren San Joan Bataiatzailearen predikua pinturea Bilboko Arte Eder Museoko Obra konbidaua izango da. 1537-1540 inguruan egindako lana da, eta daborduko 6. aretoan ikusgai dago, orain urte bi museoak erositako egile beraren Lukrezia koadroaren ondoan.
Lucas Cranach Zaharra (Kronach, Alemania, 1472—Weimar, Alemania, 1553) margolari eta grabatzailea Alberto Durerogaz batera, Alemaniako Errenazimenduaren protagonista garrantzitsuenetakoa izan zan. Erreforma protestantearen aldekoa zan, Martin Lutherren lagun mina. Hain zuzen be, izaera didaktikoko lan erlijiosoak eta erretratu batzuk egin zituan harentzat. Ganera, biluzi femeninoaren ganeko ideal propioa sortu eban, adituen arabera.
Vienako unibersidadearen inguruan sortutako giroak eragin handia izan eban Cranachengan, eta ordutik aurrera ideal humanistak bere egin zituan. 1505ean Wittenbergen egoan, eta hantxe lotu zan 1550era arte, Federiko III.ak korteko margolari izentau eban eta.
Han, eredu humanisteagaz bat eginez, margolari eta grabatzaile beharrean ibili zan, proiektu arkitektonikoak gainbegiratzeaz, zeremonien garapena kontroleteaz eta korteagaz zerikusia eukan giro estetiko osoa jagoteaz arduratu zan. Uriko burgumaisu izanda, liburu-denda baten eta botika baten jaubea be izan zan.
1520tik aurrera, enkargu ugari jasoten hasi zan. Gai erlijiosoak eta erretratuak eskatzen eutsiezan, baina gai klasiko eta mitologikoen produkzinoa be zabala izan zan. Lucas Cranach Zaharrak margolan eta grabadu ugari itxi zituan, eta haren tailerrak gero be baharrean segidu eban, margolaria hil eta hainbat hamarkadaren ostean haren lanen bersinoak sortzen zituen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!