Zinemaldia.cat, Bartzelonako euskal zinema jaialdi barritua
2014-01-14 10:46 BarriakEuskal Etxeak Katalunian euskal kulturea ezagutarazo eta zabaltzea dau helburutzat. Orain zortzi urtetik hona euskal zinema mostra antolatzen dau eta aurten aurrepausu bat emotea erabagi dabe, mostra Jaialdi bihurtuz eta Bartzelonarako aretoetara zabalduz.
Bartzelonako Euskal Etxeak mikro mezenasgo kanpaina bat jarri dau martxan Tot Sumaren laguntzaz jaialdi ikusgarri bat egi bihurtzeko asmoagaz.
Euskal Etxeak Katalunian euskal kulturea ezagutarazo eta zabaltzea dau helburutzat. Orain zortzi urtetik hona euskal zinema mostra antolatzen dau eta aurten aurrepausu bat emotea erabagi dabe, mostra Jaialdi bihurtuz eta Bartzelonarako aretoetara zabalduz. Bartzelonak munduko herrialde eta kultura desbardinetako zinema jaialdiak ditu egoitza modura, baina oraindino ez dau Euskal Zinema Jaialdirik. Zinemaldia.cat-ek hutsune hau bete nahi dau danon laguntzaz. Horregaitik aurten Tot Sumagaz batera mikromezenasgo kanpaina bat abian jarri dogu.
Zezeilaren 13tik 22ra, Bartzelona euskal zinemearen uriburu izatea nahi dogu. Kataluniako ikusleari euskal kulturea eta zinemea zabaldu nahi deutsagu, Euskal Herrian egiten dana ezagutzeko aukerea ezin hobea eskaini nahi deutsagu. Bartzelonako zinema aretoetara salto egitea, pausu garrantzitsua eta karua da, baina ziur gagoz honek euskal zinemeari Katalunian ate handi eta zabalago bat edegiko deutsola.
Proiektuak aurrera egin daian diru-laguntzinoa beharrezkoa da eta mikromezenasgo kanpaina honetan lortutako dirua zinema areto, bidaia eta alojamenduak pagetako erabiliko da.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!