Olaeta baleten erakusketa iraunkorra, Gernikako Euskal Herria Museoan
2014-01-15 11:10 KultureaGernikako Euskal Herria Museoak Olaeta Torrezuri familiak 2008an Bizkaiko Diputazinoari emondako Olaeta baleten ondare eta funts zabalaren zati bat erakutsiko dau aurrerantzean bere erakusketa iraunkorrean.
Gernikako Euskal Herria Museoak Olaeta Torrezuri familiak 2008an Bizkaiko Diputazinoari emondako Olaeta baleten ondare eta funts zabalaren zati bat erakutsiko dau aurrerantzean bere erakusketa iraunkorrean.
Euskal Herriko kulturea gorde eta hedatzea eta ondarearen balioa ezagutarazotea da erakusketearen helburu nagusia, Foru Aldundiko iturriek jakinarazo dabenez. Olaete baletek, 70 urtetik gorako ibilbidean, euskal jantzak, balet klasikoa eta Euskal Herri osoko kultur ohituren irakaskuntzea izan ditue ardatz.
Bilboko Ondare aretoan, Baionako Euskal Museoan, Gernikako Euskal Herria Museoan, Donostiako Kutxa aretoan eta Bordeleko MLS galerian egon da ikusgai erakusketea orain arte, eta hemendik aurrrera, erakusketa iraunkorra izango da Gernikan. Izan be, Olaeta Torrezuri familiak bere lanaren funtsak Gernikan gorde eta erakutsi nahi zituela adierazo eben. Programa zabal bat antolatu zan orduan, "funtsa hedatzeko eta haren balioa ezagutarazoteko": berbaldiak, kontzertuak, liburu baten argitalpena eta pelikula baten estreinaldia.
Segundo Olaeta izan zan aitzindaria. 1926an Elai Alai euskal jantza taldea sortu eban. Olaeta familia euskal jantzeari eta musikeari lotuta egon da beti. Halanda ze, Olaeta baletak sortu zituen, eta jantzea erakusteko akademien sorrerea bultzatu eban Euskal Herriko hainbat lekutan.
Hemendik aurrera, Olaeta baletek euren txokoa izango dabe Euskal Herria Museoan, Montefuerte Jauregiko bigarren pisuan.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!