Euskaltzaleen Topaguneak hiztegitxoak.eu webgunea abiarazo dau
2014-01-15 13:33Hiztegitxoak.eu webguneak euskeratik 35 hizkuntzetarako noranzkoan, eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak lortzeko aukerea eskaintzen dau. Holan, egunerokotasunean hizkuntza desbardinetako hiztunen artean zubi hizkuntzea euskerea izatea bultzatu nahi da.

Hiztegitxoak.eu webguneak euskeratik 35 hizkuntzetarako noranzkoan, eta alderantziz, oinarrizko hiztegiak lortzeko aukerea eskaintzen dau. Holan, egunerokotasunean hizkuntza desbardinetako hiztunen artean zubi hizkuntzea euskerea izatea bultzatu nahi da.
Munduan 6.500 hizkuntza baino gehiago berba egiten dira. Hizkuntzak dira kulturen adierazle garrantzitsuenetakoak eta beraz, munduko kultura aniztasunari eusteko, hizkuntzak jagon behar doguz. Euskereak Euskal Herria dau bizitoki bakar eta, jakina danez, egoera gitxiagotuan dago. Gainera, gurean beste hizkuntza ugari bizi dira, asko azken urteetan etorri diran lagunek ekarriak. Aniztasuna, beraz, etxean daukagu. Bakotxak bere hizkuntzea jagon eta erabilteaz gan, beste hizkuntza batzuk be ikasi ezkero, danok aberastuko gara. Eta bakotxak bereari uko egin barik, euskerea izan daitela guztion arteko kohesino eta komunikazino hizkuntzea. Horixe da Euskaltzaleen Topagunearen nahia eta apustua.
Euskaltzaleen Topaguneak hainbat urte daroaz euskerea eta aniztasun gaiak jorratzen. Hiztegitxoak.eu norabide horretan pausu bat gehiago da. Izan be, hainbat esparrutan baliogarri izan daiteke, berbarako, eskola eremuan. Esangura horretan, hartu-emonetarako oinarrizko hiztegiokaz, alkarren arteko ezagutza eta autortzea bultzatu nahi da euskerea erdigunean jarriz. Webgunearen bidez, 330 berbako oinarrizko hiztegia eskuratu daiteke eta inprimidu egunerokotasunean erabilteko. 35 hizkuntza horreetako batzuk gainera, gitxiagoturiko hizkuntzak dira.
Era berean, erabiltzaileek hizkuntza barrietako oinarrizko hiztegiak txertatu leikiez, webgunea gero eta hizkuntza gehiagogaz elikatuz. Hiztegitxoak.eu webguneak Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzearen babesa jaso dau.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!