Virginia Díaz, Getxoko 2013ko kirolari onena

Bizkaie! 2014-01-15 10:23

Zortzi kirol kazetari getxotarrez osotutako epaimahaiak, botoen % 31,25egaz aukeratu eban Virginia Díazen hautagaitzea. Botazinoan, Koldo Larrinaga palistea izan da bigarrena (botoen % 27,50egaz). Xabi López saskibaloi jokalaria izan da hirugarrena (botoen % 22,50egaz), eta laugarrena Naia Ibarrondo ugerlaria izan da (botoen % 18,75egaz).

Virginia Díaz arraunlaria hautatu dabe Getxoko 2013ko kirolari onena. Hautaketa bart egin eben Faduran ospatutako VII. Getxo Sasoi Sasoian Kirol Sarien Galan, Udalak antolatua.

Virginia Díaz, Raspas del Embarcadero Arraun Taldeko arraunlaria, besteak beste, Euskadiko jarleku mobikorreko modalidadean, txapeldun absolutua, Espainiako txapelduna 23 urtez azpikoetan eta brontzezko domina absolutuan, eta estaduko txapelduna ergometroko arraunean. Meritu horreei esker lortu dau Getxoko igazko kirolari onenaren saria. Virginia Díaz, junior kategorian, munduko txapelduna izan zan skiff modalidadean eta munduko txapelduna ergometrokoan. Espainiako hainbat Txapelketatan urrezko 11 domina, zilarreko 5 eta brontzezko 6 irabazi ditu.

Galan udalerriko gizarte, ekonomia eta, batez be, kirol esparruko ordezkari diran 300 lagun inguru batu ziran. Aurten ospatzeko arrazoi bikotxa izan dauen ekitaldia, izan be, kirolariek lortu dituen garaipenak saritzeaz gan, aurten Getxo Europako Kirol Uria izentau dabela ospatu behar zalako. Eta jazoera garrantzitsu horrek inspirau dau aurtengo sarien leloa: Talde bat gara.

Imanol Landa alkateak nabarmendu ebanez, saritutako lagunak gizarte guztiek aurrera egiteko behar dabenaren adibide onena dira. Beren talentua, lana eta hobetzeko ahalegina, kirolean garbi estimetan diran baloreak, etorkizunean gizarte eta udalerri lez doguzan erronkei eusteko balio eta inspirauko deuskuenak dira.

Zortzi kirol kazetari getxotarrez osotutako epaimahaiak, botoen % 31,25egaz aukeratu eban Virginia Díazen hautagaitzea. Botazinoan, Koldo Larrinaga palistea izan da bigarrena (botoen % 27,50egaz). Xabi López saskibaloi jokalaria izan da hirugarrena (botoen % 22,50egaz), eta laugarrena Naia Ibarrondo ugerlaria izan da (botoen % 18,75egaz). Horreek guztiek Getxoko kirolaren esker ona jaso eben.

Virginia Díaz oso pozik egoan eta oso hunkituta, aldi berean, jasotako sariagaitik, Egia esan, arraunak ahalegin handia eskatzen dau, dedikazino handia. Eta harro nago horregaitik saritu nabelako. Garrantzitsuena hazten jarraitzea da, hobetzen jarraitzea. Oso harro nago aurten kirolean lortutako guztiagaitik. Espero daigun motibauta segidutea, hobetzen segidutea, esan eban 2013ko getxoko kirolari onenak saria jasokeran.

Atzoko Galan Getxoko Udalak, aitatutako bakarkako tituluez gan, taldekakoak eta bereziak diran beste sari batzuk be emon zituan. Izan be, taldeka, Getxo Kirol Berriak saria jasoko dabe Getxoko Aixerrota BKT boleibol taldeak, emakumezkoen kategorian, bere ibilbideagaitik, aitagarria baita: Euskadiko txapeldunak umeen bigarren urtean, kadeteko bi urteetan eta gazte mailako hiru urteetan. Eta mutilen kategorian, saria ex aequo izango da, Getxo eta Arenas Club-eko gazte taldeentzat, futbolean Ohorezko Mailara igotea lortu dabelako.

Getxo Kirol Sariak izango dira aurten, batetik, Getxo Arrauneko neskentzat, batelen Euskadiko txapeldunorde eta Bizkaiko Liga eta Txapelketako txapeldunak diralako. Eta bestetik, mutilei jagokenez, Getxo Igeriketa Waterpolorentzat, Euskal Herriko eta Bizkaiko txapeldun absolutuak baitira, 4x50 eta 4x100eko estilo librean eta brontzezko dominea Espainiako Txapelketan, 4x50 librean.

Beste alde batetik, sari bereziak honako kirolari eta talde honeentzat izango dira: Aitzindaria, Koldobi Etxeberria Athleticeko jokalari izandakoa. Kiroltasuna, kirol ibilbidea saritzen dauena, Miguel Ignacio Gutierrez. 22 urtez Athletic Clubeko eta baita Espainiako Futbol Selekzino nagusiko fisioterapeutea izandakoarentzat da. Getxo Berrituz, barrikuntzea saritzen dauena, Kepa Acero surflaria, 18 urtegaz Europako junior txapelduna, bere proiektuagaitik, 5 olatu, 5 kontinente. Getxo Zabala saria, altruismoari, Algortako Landeta Akademiarentzat izango da aurten, areto-futboleko taldeen babesle izateagaitik.

Eta Aparteko Sariak jasoko dabenak dira, batetik, Alain Goikoetxea skaterra, estiloan maisu eta Europako bowls zirkuituan kirolari garrantzitsua; eta, bestetik, Fadura Tenis Kluba, Euskadi-Nafarroa-Errioxa-Kantabriako 6 txapelketen irabazlea denporaldi berean, hainbat kategoriatan. Emoitza historikoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu