Paul San Martin pianista donostiarrak 'Paul´s Mood' diskoa kaleratu dau

z 2013-12-16 13:39   Musikea

Gogokoen dituen blues kantak aukeratu ditu Paul San Martinek bakarkako bigarren diskoa dauen Paul´s Mood (Gaztelupeko Hotsak) lanean. Kanta bakarra dau berea, diskoaren izenburu bera daukana.

Gogokoen dituen blues kantak aukeratu ditu Paul San Martinek bakarkako bigarren diskoa dauen Paul´s Mood (Gaztelupeko Hotsak) lanean. Kanta bakarra dau berea, diskoaren izenburu bera daukana.

Orain urte bi argitaratu eban Tracks diskoa (Gaztelupeko Hotsak), bakarkako lehenengoa. AEBetako New Orleans uriko doinuei egindako omenaldia izan zan. Blues, rhythm & blues, boogie, jazz, gospel eta calypso estiloetako pieza klasikoak batu zituan. Antzeko bidea segidu dau Paul's Mood behar barrian bere. Oraingoan be pianoa lagun bakar dauela grabau ditu kantak. Hainbat egile handiren blues, jazz, boogie eta gospel abestiak interpretau ditu.

Berak konposautako pieza bakarra dago diskoan, Paul´s Mood, hain zuzen be. Ez jako bape gustetan konposatzea, gurago dau interpretazinoa. Besteak beste, Jerry Lee Lewisen Skid Row eta Mexicali Rose, Jelly Roll Bluesen Jelly Roll Morton, Memphis Slimen Misery eta Born With The Blues eta Ray Charles Hallelujah I Love Her So kantak interpretau ditu.

Paul San Martin (Donostia, 1979) hamabost urtegaz hasi zan pianoa joten. Stay Blues taldean ibili zan. Bluesaren piano tradizinoa lantzen dabil gaur egun. Aurten, Donostizako Jazzaldian jo dau, eta ganera beste talde batzuetan be badabil, Triz3ps, Soulbros eta The Romanticosegaz, berbarako. Alan Price, Jerry Lee Lewis, Roosevelt Sykes, Memphis Slim, Otis Spann, Sunnyland Slim, Dr John, Professor Longhair eta James Booker musikarien eragina dauka.


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu