Bilboko Kafe Antzokiak 18 urte

Bizkaie! 2013-12-16 13:52

Domekan, hilaren 15ean, 18 urte bete ditu Bilboko Kafe Antzokiak. 1995eko abenduaren 15ean, Bilbon ateak edegi zituan euskal topagune honek, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin dau, euskaldunontzat eta euskerara hurreratzen diranentzat topaleku edegi eta dinamikoa izanik.

Domekan, hilaren 15ean, 18 urte bete ditu Bilboko Kafe Antzokiak. 1995eko abenduaren 15ean, Bilbon ateak edegi zituan euskal topagune honek, eta urteotan bere ekarpena arrakastaz egin dau, euskaldunontzat eta euskerara hurreratzen diranentzat topaleku edegi eta dinamikoa izanik.

2013an, 353 ekitaldi programau ditue Bilboko Kafe Antzokian, danetariko ekitaldiak: kontzertuak, berbaldial, liburu eta diskoen aurkezpenak, prentsaurrekoak, irakurraldiak, erakusketak, antzerki emonaldiak, film proiekzinoak, bilkura eta mintegiak, bertso saio eta bazkariak, mahai-inguruak, ekitaldi pribatuak, ospakizunak eta talde otorduak… Gau-giroaz eta kanpoko hainbat artista interesgarriren emonaldiez gan. Jario horren erakusgarri dira zemendian programautako 44 ekitaldiak eta abenduko 36ak.

Danoi eragin deuskun testuinguru ekonomikoa gorabehera, gogoz eta irudimenez beteriko hainbat ekimen aurrera eroan dira gurean. Kafe Antzokiko goiko aretoan egokitu eta zabaldu dogun klubak bariku gauetako giroari ekarpen interesgarria egin deutso, musika saio zehatzen inguruko giroak sortuta (Stereorocks, Paraleloan, Jai Alai Drum&Bass...). Horrezaz gan, ekitaldi pribatuak, bilkurak, talde bazkariak eta bestelako jarduera asko antolatu dira aurten Kafe Antzokian. Gure programazinoan euskaldunontzako eta euskerea ikasten dabilzanentzako ekitaldi interesgarriek lehentasunezko tokia izan dabe; esangura horretan, euskal taldeen kontzertuak, ikasleek eurek egindako antzezpenak, azokak, jai tematikoak eta bestelako ekimenak izan doguz. Esaterako, zine-txokoa eta idazlearen txokoa, igaz abiatutako jantza-kantagunea, truke-azokea... Umeei jagokenez, ikasturte osoan Kafe Antzokiko musika eskolea eta arte eszenikoen eskolea izan doguz, Kurkuluxetan alkartearen eskutik, eta ume eta gazte musika eta antzerki topaketak izan doguz udaberrian.

Bestalde, Zenbat Gara elkarteak hainbat berbaldi antolatu ditu aurten: Jon Sarasua, Koldo Izagirre, Luzien Etxezarreta Mari Luz Esteban, Iban Arantzabal, Joseba Barandiaran... Bilbon bizi diran katalanakaz euren eguna ospatzeko aukerea izan da eta Sami, kurdu, ipar-hego amerikar eta hainbat herritako lagunen bisitak jaso doguz. Euskeratik abiatuta munduari zabalik.

Zenbat Garak antolatutako bisita gidatuek be Bilbo uriaren hainbat alde erakutsi deuskuez geure hizkuntza komunidadearen ikuspegitik.

Zenbat Gara alkartea osotzen dogunontzat, aurtengoa ekimen interesgarriz beteriko urtea izan da, alderdi askotatik begiratuta: udan hainbat campus eta udaleku izan dira ume eta gazteentzat, hainbat alkartegaz lankidetzan. Irailean eta urrian, hurranez hurran, Gabriel Aresti euskaltegiaren 35. urteurrena eta idazlearen 80. urteurrena ospatu doguz, ekintzez beteriko egitarauagaz. Gabriel Aresti idazlearen familiarekin osotutako kultura alkarteak Gabrielen Lekua ikuskizuna eta disko-liburua produzidu ditu eta, Ibaizabal-Mendebalde alkarteagazko alkarlanaren emoitzea dan Euskara Jendea serieak argia ikusi dau zemendian. Azkenik, Erroa argitaletxeak liburu barri bi argitaratu ditu, euskerea ikasten dabilzanei irakurtea errazteko helburua dauen Euskara errazean bilduman. Horreei guztiei gehitu beharko jakez bidean diran eta 2014an etorriko diran beste batzuk be. Urte askotarako!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu