The Reverendos taldeak disko 'serioa' eta 'helduagoa' aurkeztu dau
2013-12-13 14:37 MusikeaDisko desbardina egin dau oraingoan The Reverendos laukoteak. Urtebete emon dabe kantak atontzen, benetako estudio baten, benetako teknikari bategaz grabau dabe, disko serio bat dala emoten dau, dinoe umoretsu. The cool sounds of The Reverendos laugarren disko hau da inoren bersino bako lehenengoa. Urtarrilaren 18an, Plateruenan aurkeztuko dabe zuzenean.
Disko desbardina egin dau oraingoan The Reverendos laukoteak. Urtebete emon dabe kantak atontzen, benetako estudio baten, benetako teknikari bategaz grabau dabe, disko serio bat dala emoten dau, dinoe umoretsu. The cool sounds of The Reverendos laugarren disko hau da inoren bersino bako lehenengoa. Urtarrilaren 18an, Plateruenan aurkeztuko dabe zuzenean.
Igor Garcia (ahotsa eta pianoa), Alvaro Martinez (gitarrea), Victor Martin (kontrabajua) eta Javi Caballero (bateria), laurak, izan dira aurkezpen-prentsaurrekoan. Amaieran, ganera, kanta bi jo ditue. Aurreko lanak baino helduagoa da hau, danok dinogu bardina, eta neuk be esan gura neban, bota dau umorez Garciak. Orain arte nahikoa amateur jardun dabe, eta hauxe zan behar eben aldaketea, profesionaltasunera saltoa.
AEBetako 40 eta 50eko hamarkadetako musikea maite dau laukoteak, sasoi horretako musika baltza, Kaliforniako West Coast bluesa eta T-Bone eta Freddie Kingen musikearen eragina daukiela autortzen dabe. Blues taldea dirala esaten deutsie, baina gurago dabe etiketarik ez ipini. Orduko musikea euren erara eskaintzen dabe, gure estiloan. Eta, holan, Reverendos soinua lortu dabela dinoe.
Diskoko hamar kantek urte horreetako estilo guztiak hartzen ditue, bluesa, rock 'n' roll, rhythm and bluesa eta abar. Let´s Voodoo kanteak, berbarako, Louisianako zingiretara garoaz, eta The Music will continue until we die-k, barriz, New Orleans estiloan sartzen gaitu bete-betean. Abesti guztiak eurak konposautakoak dira, oraingoan ez dago bersinorik. Ez da ohikoa blues talde baten -nabarmendu dau Martinek- normalean kanta gehienak bersinoak izaten dira eta. Kide bakotxak bere gustuak ditu, bere zaletasunak, eta erreferentzia asko badagoz be, disko osoa eurena da, 1954ko gitarrea joten dauen Martinezen berbetan. Aspaldiko soinuak izan arren, grabazinoa XXI. mendekoa dala azpimarratu dau Javi Caballerok.
Disko barria, ganerako guztiak lez, danak alkarregaz grabau dabe, pistetan egin ordez. Ez jaku gustetan pistetan grabetea, reggaetonen antzera. Balea estudioko Unai Mimenza izan dabe teknikari, berak zuzendu dau grabazinoa eta masterizazinoa. Diskoaren diseinua Juan Rollerrena da.
The cool sounds of The Reverendos autoprodukzinoa da, eta AEBetan be argitaratzeko asmoa daukie, Mofungo Records etxeagaz. Jackson urian disko-dendea daukan lagun bat dogu, eta harek lortu dau. Ez dakigu zenbat disko saldu dituan, baina..., azaldu dabe. Oraingoz, CD formatuan kaleratu dabe, baina izan leike biniloan be ateratea.
Urtarrialaren 18an Durangoko Plateruenan joko ditue disko barriko kantak, eta eurekaz batera Dead Bronco taldea be izango da eszenatokian. Jai itzela egiteko asmoa daukie, ia Plateruenakoak bueltetan ixten deuskuen, kar, kar. Eta urtarrilaren 25ean Bilbon aurkeztuko dabe, Bilboko Evidence aretoan.
My tie kantearen bideoa ikusteko, hemen.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!