Laster da martxan 48. Durangoko Azokea

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 10:29   Kulturea

Oso gitxi falta da 48. Durangoko Azokearen ateak edegiteko (10:30). Ikasleen eguna izango da gaur, Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako mila ikasle inguru espero ditue antolatzaileek. Azokea publiko orokorrarentzat be zabalik dago, 20:00ak arte. Abenduaren 8an zarratuko da Azokea.

Gitxi falta da 48. Durangoko Azokearen ateak edegiteko (10:30). Ikasleen eguna izango da gaur, Euskal Herri osoko 36 ikastetxetako mila ikasle inguru espero ditue antolatzaileek. Azokea publiko orokorrarentzat be zabalik dago, 20:00ak arte. Abenduaren 8an zarratuko da Azokea.

Aurten, danetara 353 nobedade topauko doguz Durangoko Azokako erakusmahaietan, gehienak liburuak, 226, hain zuzen be, baina izango dira diskoak, aldizkariak, bideoak eta bestelako argitalpenak be. Landako erakustazokearen 3.700 metro koadrotan 238 stand batiu ditue, igaz baino 15 gitxiago. Eta danetara 122 argitaletxek, diskoetxek, banatzailek, alkartek eta erakundek hartuko dabe parte, joan dan urtean baino bost gitxiagok.

Zazpi gune ditu Azokeak: Areto Nagusia, Ahotsenea, Kabi@, Irudienea, Saguganbara, Plateruena eta Szenatokia. Guneek hainbat diziplinatako programazino oparoa antolatu dabe, eta Azoka TV-k azokan jazoten dan guztia bertatik bertara eskainiko dau pantaila erraldoian, eta tokian tokiko telebistetan. Musikari asko hurreratuko dira gaur Durangora, besteak beste, Fermin Muguruza, Zea Mays, Ze Esatek, MIkel Urdangarin, EH Sukarra eta Korrontzi. Eta idazleak be berton eukiko doguz: Aitor Arana, Jon Arretxe, Iñaki Egagaña, Jose Antonio Azpiazu, Martintxo Altxueta eta Goiatz Labandibar.

Inaugurazino-ekitaldi nagusia arrastian egingo da, 18:30ean, Areto Nagusian. Aitziber Irigoras, Durangoko Alkateak, Cristina Uriarte Eusko Jaurrlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza eta Kultura sailburuak, Josune Ariztondo Bizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputaduak eta Nerea Mujika Gerediagako buruak edegiko dabe Azokea. Bertan izango dira, ganera, Martin Garitano Gipuzkoako Ahaldun Nagusia, Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria, Bakartxo Tejeria, Legebiltzarreko presidentea, José Miguel Mera Eroskiko Kanpo Harremanetako burua eta Nerea Lupardo Euskalteleko ordezkaria. Egitarau bete-betea izango dau Azokeak lehenengo egunean, ume, gazte zein helduentzat. Egitarau oso-osoa ikusi gura izan ezkero, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu