Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko dau abenduaren 6tik 8ra
2013-12-05 11:11Azpeitian dagoan Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko dau museoa eta Lasao artean, abenduaren 6tik 8ra. Holan, museoko arduradunek jakinarazo dabenez, barikuan, abenduaren 6an, lurrunezko tren bat abiatuko da 12:30ean; zapatuan, hilaren 7an, 12:30ean eta 17:00etan izango dira; eta domekan, abenduaren 8an, urteerak 11:00etan, 12:00etan eta 13:00ean izango dira.

Azpeitian dagoan Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzu berezia eskainiko dau museoa eta Lasao artean, abenduaren 6tik 8ra. Holan, museoko arduradunek jakinarazo dabenez, barikuan, abenduaren 6an, lurrunezko tren bat abiatuko da 12:30ean; zapatuan, hilaren 7an, 12:30ean eta 17:00etan izango dira; eta domekan, abenduaren 8an, urteerak 11:00etan (diesel-automotordun trena), 12:00etan (lurrunezko trena) eta 13:00ean (lurrunezko trena) izango dira. Zirkulazino horreek aurten tren historikoen zerbitzuaz gozetako azken aukerea izango da.
Bestalde, Vicente Crespo epaileak orain mende bat ateratako Azpeitiko argazki historikoen erakusketeak sortutako interes handiaren aurrean, Burdinbidearen Euskal Museoak erakusketa egun gehiago jartea erabagi dau. Erakusketea joandako urritik dago ikusgai eta, hasieran abenduaren 8an amaitzekoa bazan be, azkenean abenduaren 20ra arte egongo da ikusgai. Egun horretan museoak ateak zarratuko ditu oporrak hartzeko.
Azkenik, Gabonetako jaiak amaituta, eta Bertan Azpeitiako merkataritza alkartearen laguntzinoari esker, erakusketako argazkiak erakunde horretara batuta dagozan denden erakusleihoetan be ikusgai egongo dira.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!