Esne Beltzak kalean dauka 'Gora!' laugarren diskoa

Bizkaie! 2013-12-03 13:14   Musikea

5Gora zigilu barria estreinau dau Esne Beltza taldeak Gora! beharragaz. Hamazazpi abesti sortu ditue, aurreko lanen bide beretik. Oraingoan be, makina bat kolaborazino izan dira, hogeiren bat. Abenduaren 6an aurrerapen txiki bat eskainiko dabe Durangoko Azokan, Ahotsenea gunean, abenduaren 6an.

Denpora gitxian osotu dabe Gora! disko barria, izan be hamar taldekideetatik bostek Fermin Muguruzaren No More Tour biran parte hartu dabe. Halanda be, estudiora etxeko beharrak ondo eginda joan ziran. Produkzino hobeto jagon dabe, ganerako lanak baino landuagoa dala nabarmendu eben aurkezpenean. Internet erabili dabe kantak prestetako. Zigilu barria sortu dabe, 5Gora, eta Gora! diskoa da kaleratzen daben lehenengo lana.

Alkarregaz gitxiago egon arren, aurreko disoetan baino gehiago parte hartu dabe taldekideek. Musika estilo asko ditu lan barriak, jantzan egiten apropos-aproposak. Grabazinoa zati bitan egin dabe, lehenengoa taldeak Hernanin daukan estudioan, eta bestea, Bardozen, Paxkal Etxepare produktoreagaz. Disko honetan be makinatxu bat kolaboratzaile izan ditu Esne Beltzak, tartean, Little Pepe rap kantaria, Mala Rogdriguez eta La Pegatinako taldeko Adria Salas.

Lokarriak kantearen bideoklipa egin dabe, Edu Gonzalezen zuzendaritzapean. Abenduaren 6an, Ahotsenean, emongo dabe lehenengo kontzertua, 14:30ean. Zezeilean hasiko dabe aurkezpen birea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu