Ikasleak nagusi Durangoko Azokako lehenengo egunean

Nagore Ferreira Zamalloa 2013-12-05 13:09   Kulturea

Ikaslez bete dira Landako eta inguruak, neska-mutilak eta irakasleak jaun eta jaube dira Durangoko Azokako lehenengo goizean. Izan be, Ikasleen Eguna da gaur, aurten berreskuratu dabe geztetxuentzako egun berezia. Halan, ikasleentzako beren-beregi atondutako egitaraua dago gaur hainbat guneetan.

Ikaslez bete dira Landako eta inguruak, neska-mutilak eta irakasleak jaun eta jaube dira Durangoko Azokako lehenengo goizean. Izan be, Ikasleen Eguna da gaur, aurten berreskuratu dabe geztetxuentzako egun berezia. Halan, ikasleentzako beren-beregi atondutako egitaraua dago gaur hainbat guneetan.

Euskal Herri osoko ikastetxeetako ikasleak etorri dira, milatik gora. 26 eskolak, ganera, Azokeak antolatutako ikastaro eta tailerretan parte hartuko dabe. Irudienean, ikus-entzunezkoen plazan, bikoizketa tailerra egiten dabilz. DBHko ikasleek bikoizketako profesionalak ditue irakasle.

Arrastian, Zinema euskeraz programearen barruko hiru pelikula ikusteko aukerea izango dabe, ganera: Kerity ipuinen etxea, Chef Zorionaren Errezeta eta Kon-Tiki. Kabi@ digitalaren plazan be gaztetxuak dira nagusi, gaur goizean Popcorn eta Thimble tresnak erabilten ikasiko dabe. Berbaro alkarteak koordinautako Saguganbara familientzako espazioan be ikasi eta ikasi dabilz, gaur aukera bi ditue: Egun batez kazetari, Anboto astekariko kazetariekaz; eta, Egun batez idazle, Yolanda Arrieta idazleagaz. Szenatokia arte eszenikoen guneak hiru bisita gidatu antolatu ditu San Agustin aretoan, Antzerkia barrutik izenburupean. Plateruenan, barriz, euskal musikea da protagonistea; ikasleek zuzenekoak zelan prestetan diran ikusi ahal izango dabe bertatik bertara. Ahotsenea sortzaileen plazan musikea eta literaturea aukeran daukaguz. EH Sukarrak edegi dau gunea, Uhinak disko barriko doinuekaz, ostean, Jon Arretxek 612 euro liburua aurkeztu dau. Eta, jakina, gura beste liburu, disko, aldizkari, bideo ikusteko eta erosteko plazea be bada Durangoko Azokea. 353 nobedade ekarri ditue aurten argitaletxe eta diskoetxeek Durangora, eskaintzea zabala da.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu