Euskaltzaleak alkarteak jaso dau aurten Eusko Ikaskuntzaren ENE Saria
2013-12-04 10:32 sariak-autortzakEusko Ikaskuntzak urtero emoten dauen ENE Sariaren aurtengo irabazlea Euskaltzaleak Buenos Airesko euskera eskolea izan da, euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik.
Eusko Ikaskuntzak urtero emoten dauen ENE Sariaren aurtengo irabazlea Euskaltzaleak Buenos Airesko euskera eskolea izan da, euskerearen eta euskal kulturearen alde egindako lanagaitik.
Euskaltzaleak 1944an Buenos Airesen sortutako alkartea da, Argentinan euskereari eta euskal kultureari eutsi, erakutsi eta zabaltzeko helburua dauena. Hainbat ekimen eta ekitaldi antolatzen ditu urte osoan zehar, besteak beste, euskera ikastaroak, berbaldiak, kultura tailerrak, ikasleakaz bilkurak, jantzak eta jokoak. Horrezaz gan, euskerazko kantak abesten dituan korua eta euskal liburutegia be baditu.
2013. urteko ENE Sarira 14 alkarte aurkeztu dira, Euskal Herritik urrun dagozan baina euskerearen eta euskal kulturearen alde lan egiten daben alkarteak. Epaimahaiak aurkeztu diran alkarte kopurua eta islatu daben mailea azpimarratu eta euren lanagaz aurrera egin deien eskatu deutse, danek dabelako saria jasoteko kalidadea eta merezimendua.
Bestalde, Euskerearen Nazinoarteko Egunaren harian, Eusko Ikaskuntzak Euskerea pil-pilean kanpainea jarri eban abian joan dan urrian. Kanpainearen helburua mundu osoan sakanabatuta dagozan eta euskera maila desbardina daben personei euren berbeta gaitasunak hobetzeko aukerea emotea izan da, horretarako internet erabiliz. Kanpaina honi esker, euskera maila altua daben lagunen izen-emotea altuagoa izan da (bidelagunak), euren denporea eta ezagutza ikasi nahi dabenakaz (bidelariakaz) konpartiduteko prest eta gogotsu diralarik. Ezagutza maila altua daben personen izen-emote gehiago izatea Eusko Ikaskuntzako izaera eta bazkidegoaren ezaugarriakaz bat dator, bere herriaren maitale eta kultura eta hizkuntzeagaz konpromiso argia daben lagunak batzen baititu.
Eusko Ikaskuntzak 2006tik emoten dau ENE Saria, eta irabazleak, aintzatespen publikoaz gan, Nestor Basterretxeak 2005ean diseinautako ENE anagramearen erreprodukzino eskultorikoa jasoten dau.
Eusko Ikaskuntzako arduradunek kanpaineak sare sozialetan izan dauen harrera ona nabarmendu dabe. Parte-hartzaile guztiek opari bat jasoko dabe eta euren izenak Mintzanet proiektura batuko dira (www.mintzanet.net).
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!