Durangoko Azokan ‘Konpota’ bakarrizketea estreinauko dau Eneritz Artetxek

Bizkaie! 2013-12-03 14:08   Kulturea

Konpota, Dxusturi teatroa taldearen obran, Eneritz Artetxe aktoreak bakarrizketa bat interpretauko dau, Philipe Gaulieren testu batean oinarritua eta Antton Lukuk euskeratua. Abenduaren 8an estreinauko da, 19:00etan, Szenatokian (San Agustin kulturgunea), Durangoko Azokearen Arte Eszenikoen plazan.

Konpota, Dxusturi teatroa taldearen obran, Eneritz Artetxe aktoreak bakarrizketa bat interpretauko dau, Philipe Gaulieren testu batean oinarritua eta Antton Lukuk euskeratua. Abenduaren 8an estreinauko da, 19:00etan, Szenatokian (San Agustin kulturgunea), Durangoko Azokearen Arte Eszenikoen plazan.

Zubi proiektua sortu dabe hainbat antzokik eta konpainiak alkarlanean, euskerazko antzerki sorkuntzea bultzatzeko asmoz, eta lehenengo deialdira aurkeztu dituen obren artean hautatu izan da Konpota. Ondokoak dira antzoki eta konpainia horreek: Bizkaiko lau antzoki publiko, Kultur Leioa (Leioa); Ametx Zornotza Aretoa (Zornotza); Arriola antzokia (Elorrio); San Agustin Kulturgunea (Durango). Lapurdiko Harri Xuri Karrikako Arteen Fabrika (Luhuso). Baxe Nafarroako Herri Antzokia (Donibane Garazi), eta bi antzerki konpainia: Artedrama Euskal Laborategia eta Le Petit Theatre De Pain. Obrea Durangon estreinetea erabagi dabe, Azoka egunakaz bat eginez, baina ondoren antzoki guzti horreetan taularatuko da.

Konpota obreak ironia handiz kontetan dau suge bategaz eta sagar bategaz hartu-emonak dituan emakume baten istorioa. Eneritz Artetxek berak holan azaltzen dau: Paradisua edo askatasuna aukeratu behar izateari buruz berba egiten dau eta erabagi horrek ekarri zituan ondorioak jorratzen ditu, beretzat eta gizateria osoarentzat. Aktore lez, beti nahi izan dot sakondu bufoiaren eremuan. Irakurri nebanean Philipe Gaulierren testua konturatu nintzan bila nebilena topau nebala, emakume bufoi batentzat idatzia egoalako eta emoten eustalako aukerea amorruaz eta emakumearen errebeldiaz berba egiteko.

Narrazionaren pisu osoa Eneritz Artetxeren interpretazinoak daroa, agertokian oso elementu eta apaingarri gitxi taularatzen ditueaako. Artetxek (Gernika-Lumo, 1972) Basauriko Interpretazino Eskolan ikasi eban. Gorakada edo Maskarada lako taldeetan aibili ostean, Londonen emon zeban urtebete, eta han Philipe Gaulierren eskolan ibili zan. Handik bueltan, antzerki eskolak emon, talde amateurrak zuzendu eta aktore lana egin eban bai antzerkian eta bai telebistan be. Azken urteotan ipuin kontalari jardun dau eta arte eszenikoen hainbat proiektutan parte hartu dau: Historiako kantaririk txarrena, Gernika Sutan, Urperatutako argaik, Los enamorados…

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu