Labayru Ikastegia be Durangoko Azokan

Bizkaie! 2013-12-05 13:49   Kulturea

Aratusteak Bizkaian liburu eta DVD euskarrietan, aratusteen izenak, ezaugarriak, inguruan dituen beste jai-ospakizun batzuk eta herriz herriko ohitura edo tradizinoak batzen dira, bai liburuan azalpen moduan, bai DVDan dokumental antzera.

Labayru Ikastegiak hiru argitalpen barri daroaz Durangoko Azokara aurten. Alde batetik, Geureak, Herri ondare bilduman, Aratusteak Bizkaian liburua argitaratu barri dau, liburu eta DVD euskarrietan. Aratusteen izenak, ezaugarriak, inguruan dituen beste jai-ospakizun batzuk eta herriz herriko ohitura edo tradizinoak batzen dira, bai liburuan azalpen moduan, bai DVDan dokumental antzera.

Herri-ipuinak bilduman, bederatzigarren alea barria da: Katorze / Fernando Amezketakoa izenburukoa. Herri-ipuin bi umeentzat egokitu eta landuta aurkezten dira, marrazkiakaz eta ariketakaz. Umeek eurek leiduteko, zein gurasoek umeei irakurteko egokia da.

25 kanta eder: Dantza-kantuak bere bilduman bederatzigarrena da. Dantza batzuk kantuagaz laguntzen dira, eta kantuok dira liburu honetara batu diranak, hogeta bost guztira. Letrea ez eze kantuen partiturak be emoten dira.

Argitalpen horreei aurkeztu barri dan Bedia, bizimodua eta ohiturak gehitu behar jake, eta urtean zehar argitaratutakoak: Lauaxeta: Ludi honen bestaldez, Domingo Agirre: Garoa, Pio Perez: Joxe Zapirainen bertso-malkoak, J.B. Eguzkitza: Neure entzule maiteak, Mañaricua: Estudios acerca de la cristianización del País Vasco, Aditu! euskerea ikasteko metodoaren laugarren sorta, Idatz & Mintz 54, Litterae Vasconicae 13.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu