Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideek dimitidu egin dabe

Bizkaie! 2013-12-03 13:53   Euskerea berbagai

Pello Salaburu Gramatika Batzordeko buruak gaur goizean emon dau barria Euskadi Irratian. Akademiako zuzendaritzeak batzordeagazko konfiantzea galdu dauela esan dau Salaburuk. Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordeak, barriz, ez dauka dimisinoen barririk.

Pello Salaburu Gramatika Batzordeko buruak gaur goizean emon dau barria Euskadi Irratian. Akademiako zuzendaritzeak batzordeagazko konfiantza galdu dauela esan dau Salaburuk. Erramun Osa Euskaltzaindiko idazkariordeak, barriz, ez dauka dimisinoen barririk.

Euskadi Irratian emondako azalpenen arabera, sail bakotxaren plangintzea atontzeko jardunaldiak egiten ditu Euskaltzaindiak, eta zuzendaritzeak, antza danez, ohar batzuk egin eutsozan batzordeak proponidutakoari.

Gramatika erabilgarriagoa eskatu eban zuzendaritzeak. Gramatika Batzordea konforme dago, baina uste dau batzordeak berak zehaztu behar dituala erispideak. Salaburuk irratian adierazo dauenez, Euskaltzaindiko zuzendaritzeak ardura hori beste nonori emon gura deutso. Hori dala eta, zuzendaritzeak Gramatika Batzordeko kideegazko koanfiantzea galdu dauela pentsetan dabe.

Pello Salaburuk berak batzordearen dimisinoa konfirmau deutso Bizkaie!-ri. Euskaltzaindiko zuzendaritzeak, ostera, ez dauka honen barririk. Akademiako komunikazino bulegoak atari kultural honi esandakoaren arabera, zuzendaritzeak ez dau jaso dimisinorik, eta ez daki zeintzuk diran arrazoiak, horregaitik oraingoz ez dau adierazpenik egingo. Zuzendaritzeak ez dau ezelako erabagirik hartu, beraz.

Pello Salaburu, Iñaki Amundarain, Miren Azkarate, Piarres Xarriton, Beatriz Fernandez, Juan Garzia, Patxi Goenaga, Alan King, Itziar Laka, Maria Pilar Lasarte, Celine Mounole, Jose Antonio Mujika, Beñat Oihartzabal eta Paskual Rekalde dira Euskaltzaindiko Gramatika Batzordeko kideak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu